Azido erribonukleiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
24. lerroa:
[[XIX. mende]]aren bukaeran, Kossler ikerlaria konturatu zen zenbait [[zelula]]ren [[Zelula nukleo|nukleotik]] isolatutako [[nukleina]] deritzen substantzien osagaietan [[base nitrogenat]]u desberdinak ageri zirela. [[Timo]]ko zeluletan, adibidez, [[timina]] agertzen zen; [[legami]]etakoetan, ordea, [[urazilo]]a. Beraz, lehenengo kasuan, isolatutakoa DNA-molekula izango zen; bigarrenean, aldiz, RNA.
 
[[XX. mende]]aren erdialdean, [[Severo Ochoa|Severo Ochoak]]k, RNA-kateak eratzeko nukleotidoak lotzen dituen [[RNA-polimerasa]] [[entzima]] aurkitu ondoren, laborategian RNA-molekula sintetizatzea lortu zuen. Azido erribonukleikoa bere osagaietatik abiatuta eratzeko bidea aurkitzeagatik [[Nobel saria]] eman zioten 1959. urtean. Orain dela gutxi ere, 2006. urtean, RNA-interferentziarekin lanean zebiltzan ikertzaileak saritu zituzten geneen espresioen isiltze-prozesua azaltzearren<ref name=":0" />.
 
== Azido erribonukleikoaren egitura ==
32. lerroa:
RNA [[nukleotido]]z osatutako kate lineal bakarra eta luzea da. Nukleotido bakoitzak base nitrogenatu batez, azukre batez eta azido fosforikoz osatuta dago.
 
* azukrea: erribonukleotidoetan (hots, RNAren nukleotidoetan) dagoen azukrea [[erribosa]] da.
 
* base nitrogenatuak: [[adenina]], [[zitosina]], [[guanina]] eta [[urazilo]]a dira (ez dago DNAn dagoen [[timina]]rik). Base nitrogenatuak erribosari lotzen zaie azukre honen 1. karbonoan. Proportzio txikiagoan, eta zenbait RNA motatan (RNAt), beste base nitrogenatu batzuk ere agertzen dira: [[sasiurazilo]]a, [[hipoxantina]] ([[inosina]] nukleosidoa sortzen duena), [[dimetilguanina]]....
 
* azido fosforikoa: erribosari lotzen zaio azukre honen 3. karbonoan, eta hurrengo nukleotidoarekin lotzen da erribosaren 5. karbonoan (''ikus irudia'')
 
== RNA motak ==
60. lerroa:
 
==== RNA transferentziazkoa (RNAt) ====
[[Fitxategi:TRNA sekundaarstrukt.png|righteskuinera|thumb|200px|RNAt-ren egitura espaziala]]
 
Hirusta-hosto baten morfologia du. Aurrez aurre eta hidrogeno zubien bidez lotuta dauden RNAren kate bikoitzak ditu, lau beso osatuz (''ikus irudia''). Hiru bukle ditu beso horien muturretan, bertan ez dagoelako baseen arteko loturarik.