Axis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Anatomia infotaula}}
[[Fitxategi:Gray87.png|thumb|Axis ornoa]]
'''Axisa''' bizkarrezurreko bigarren [[orno]] zerbikala edo idun ornoa da, C2 ornoa. [[Atlas]] (C1) eta C3 ornoen artean kokatzen da. Atlasarekin trokoide [[Artikulazio|giltzadura]] osatzen du eta giltzadura honek buruaren biraketa eta supinazio/pronazio mugimenduak ahalbidetzen ditu.
 
== Egitura ==
Orno zerbikalek pisu arina jasan behar dutenez (buruarena soilik) gorputz txikiena daukaten ornoak dira. Orno-zuloak, ordea, askoz handiagoak izan behar dute maila honetan zabalagoa den bizkarmuina pasatzeko.
 
Zeharkako apofisietan zeharkako zuloa dago orno-arteria pasa dadin. Irtengune guztiak bifidoak dira tuberkulu bina dituztelako. Giltza irtenguneen azalerak horizontalak dira. Baina goiko giltza azalera borobilagoa da eta behekoa, aldiz, lapranagoa.
 
Gorputz txikiaren goikaldean hortza edo apofisi odontoidea eratzen da. Hortzak atlasaren gorputzaren lekua betetzen du. Hortzaren aurreko giltzadura azalerari esker, axisa atlasaren aurreko tuberkuluarekin giltzatzen da trokoide giltzadura baten bidez.
 
== Giltzadurak ==
Axisa atlas ornoarekin lotzen da lotailu desberdinen bidez:
 
'''Gurutze itxurako lotailua''' atlasaren aurreko arkua eta axisaren hortza lotzen ditu. Hau hiru azpilotailuz eratuta dago: atlasaren zeharkako lotailua, atlasaren masa lateralen erdialdeko aurpegiak lotzen dituena, goiko luzatarako faszikulua, zeharkako lotailuaren erditik garondo zulora doa eta beheko luzetarako faszikulua, zeharkako lotailuaren erditik axisaren gorputzaren atzealdera doana.
 
'''Atzeko lotailu atlantoaxiala'''k atlasaren atzeko arkuaren beheko ertza axisaren xaflarekin lotzen du.
31. lerroa:
 
== Bibliografia ==
Angel Bidaurrazaga, Inmaculada Gerrikagoitia, Rafael Sarria. Giza anatomiako praktika-liburua. Elhuyar fundazioa; 2010.
 
== Kanpo loturak ==