Averroes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
Legelari gailenak eman zituen familia baten jaio zen Averroes. Aitona Kordobako Mezkita Handiko epaile nagusi eta [[imam]]a izan zen, [[almorabide|almoravideen]] erregimenaren agindupean. Aita ere hango epaile izan zen, [[1146]]an dinastia [[almohade dinastia|almohade]] iritsi zen arte. Averroes bera, [[Sevilla]]ko [[kadi]] izendatu zuten [[1169]]an<ref name=artehi>[http://www.artehistoria.jcyl.es/v2/personajes/5096.htm Averroes. Abu I-Walid ibn Rusd] Artehistoria.jcyl.es</ref>, eta Sevilla, Kordoba eta [[Marrakex]]ko gorteetan ibili zen lanean.
 
[[XII. mendea]]ren bukaeran, Almohadeen konkistaren ondoren, fanatismo bolada bat nagusitu zen [[Al Andalus]]en. 1195ean [[Lucena (Kordoba)|Lucena]] herrira erbesteratu zuten, eta bere lanak debekatu ziren. [[1198]]an, ordea, Marokoko gortera deitu zuten, eta han hil zen, hilabete batzuk geroago<ref name=artehi />.
[[FileFitxategi:Colliget Auerrois totam medicinam V00026 00000002.tif|thumb|leftezkerrera|''Colliget'']]
[[Aristoteles]]en lanari buruzko iruzkinak idatzi eta medikuntzari buruzko entziklopedia bat ([[arabiera]]z: ''al-Kulliyat'') egin zuen. [[Jacob Anatoli]]k Averroesen arabierazko lanak [[hebreera]]ra itzuli zituen [[1200]]an. Averroesen idatziek eragina izan zuten [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] eta [[Pizkundea|Pizkundeko]] pentsamendu kristauan. Bere obra garrantzitsuenean, ''[[Inkoherentearen inkoherentzia]]'', filosofia aristotelikoa defenditzen du [[Al-Ghazali|Al Ghazaliren]] baieztapenen aurrean. Idatzi zituen logika eta metafisikazko idazlan ugari betiko galdu dira, zentsuraren eraginez, eta irautea lortu dutenak beste hizkuntza batera itzuli zirelako izan da. Haren ikasle hoberena, [[Ibn Tumlus]] ([[Alzira|Alcira]], [[1164]]-[[1223]]), mediku lanetan jarraitu zuen Al Nasir kalifa almohadearen ganberan.