Automobil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 62.99.26.247 wikilariaren aldaketak ezabatuz, 188.96.230.73 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
 
== Historia ==
[[FileFitxategi:Benz_auto.jpg|thumb|Benz Auto, 1886]]
Aurreneko auto antzekoak lurrinez mugitutako [[ibilgailu]]ak ziren, XVIII. mendean, baina XIX. mendera arte ez zuten asmatu [[barne-errekuntzako motor|eztanda motorra]], eta 1895ean eman zioten lehenbiziko patentea gasolina auto modernoari, Estatu Batuetan. Zehatzago, [[1891]]ko irailaren 20an [[gasolina]]rekin zebilen lehen autoa irten zen [[Springfield (Illinois)|Springfielden]] ([[Massachusetts]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]), baina [[1896]]an hasi ziren saltzen. XX. mendean garatuz joan da, abiadura, irismena, kontsumoa, segurtasuna eta abar hobetzeko.
 
18. lerroa:
 
# Abian jarri; horretarako, ukipen giltzari eragin behar dio gidariak eta, bildutako indarra libre geratu eta motorrera joan ondoren, lastergailua zapaldu eta gasolina pasako da karburagailura, han airearekin nahastu eta zilindroetan gertatutako leherketatxoen ondorioz motorra pizteko.
# Motorraren indarra gurpiletara pasa; abiaraztekoari zapaldu eta abiadura kaxa mugituta, eta automatikoetan bere kasa, motorreko indarra gurpiletara joaten da eta mugitu egiten ditu.
# Lastertasunari neurria hartu; behin abiatuz gero, eskuz eragin beharreko abiadura kaxa duenean, hura mugitu beharko du gidariak, [[lastergailu]]arekin egin ezin duen lastertasun aldaketa egin behar badu, eta aldaketa automatikoa duten autoetan, berriz, bere kasa gertatzen da hori bera. Gaur egun aldaketa eta aurrerapen ugari ari dira egiten etengabe autoetan, bai gurpil, [[gidagailu]], [[frenu]], motor, argi, eserleku eta abarretan, eta horrek hobekuntzak ekarri ditu, batez ere segurtasunari eta erosotasunari dagokionez.