«Austria»: berrikuspenen arteko aldeak

17 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
| mapa_irudi = EU-Austria.svg
| hizkuntza_ofizialak = [[Aleman]]a{{sup|1}}
| ereserki_nazional = {{lang|de|[[Land der Berge, Land am Strome]]}}
(Mendien lurraldea, Ibaien lurraldea)

[[Fitxategi:Land der Berge Land am Strome instrumental.ogg|centererdian|250px]]
| hiriburu = [[Viena]]
| hiriburuaren_koordenatuak = {{koord|48|12|N|16|21|E}}
'''Austria'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref> ({{lang-de|Österreich}}, {{IPA|ˈøːstɐˌʁaɪç}} ahoskatua), ofizialki '''Austriako Errepublika''' ({{lang-de|Republik Österreich}}) [[Erdialdeko Europa]]ko estatu [[estatu itsasgabe|itsasgabea]] da. Iparraldean [[Alemania]] eta [[Txekia]]rekin du muga, ekialdean [[Eslovakia]] eta [[Hungaria]]rekin, hegoaldean [[Eslovenia]] eta [[Italia]]rekin eta mendebaldean [[Suitza]] eta [[Liechtenstein]]ekin. 83.879 kilometro koadroko eremua du eta 8,7 milioi biztanle. Oso herrialde menditsua da, [[Alpeak|Alpeek]] azaleraren % 62 hartzen baitute. [[1995]]etik [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] kidea da eta [[1999]]tik, [[Eurogunea|Eurogunekoa]]. Hiriburua [[Viena]] da.

[[Austria-Hungariako Inperioa]]ren botere zentrua izan zen, baina [[Lehen Mundu Gerra]]ko porrotaren ostean, Austria errepublika federal bilakatu zen. Bederatzi estatuk osatzen dute: [[Burgenland]], [[Karintia]], [[Austria Beherea]], [[Austria Garaia]], [[Salzburg (estatua)|Salzburg]], [[Estiria]], [[Tirol (Austria)|Tirol]], [[Vorarlberg]] eta [[Viena]]. Munduko herrialde aberatsenetako bat da, 41.700 [[dolar]]reko [[per capita errenta]]rekin (2011ko zenbatespena). [[Aleman|Alemana]]a da hizkuntza ofiziala, baina zenbait eskualdetan [[kroaziera]], [[esloveniera]] eta [[hungariera]]k ere dute estatus hori<ref name="cia">[https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/au.html Austria] The World Factbook</ref>.

== Geografia ==
* Ekialdeko [[Alpeak]], 52.600 kilometro koadroko eremua hartzen dutenak, herrialdearen % 62. Haran zabalek zeharkatzen dute mendialdea: [[Inn]], [[Drava]], [[Enns (ibaia)|Enns]], [[Mur (ibaia)|Mur]] eta [[Salzach]].
* Alpe eta [[Karpatoak|Karpatoen]] inguruko muinoak; 9.500 kilometro koadro dira, herrialdearen % 11,3.
* Ekialdeko muinoak, [[Panoniako ordokia]]ren bazterrekoak; 9.500 kilometro koadro dira, herrialdearen % 11,3.
* Bohemiako mendigunea, [[Danubio]]ren iparraldean hedatzen dena, [[Txekia]]ren mugaraino. Muino eta mendi apalak dira, basoz estaliak<ref name="worlda">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.worldatlas.com/webimage/countrys/europe/austria/atland.htm |izenburua=Austria Geography | argitaletxea=worldatlas.com |sartze-data=2016-10-25}}</ref>. 8.500 kilometro koadro dira, herrialdearen % 10,2.
* Ekialde eta hego-ekialdeko ordoki zabalak, garrantzi handiko nekazaritza-eskualdeak. Beste ordoki txikiago bat dago [[Konstantzako aintzira]]ren ertzean, Suitzako mugatik hurbil. 3.700 kilometro koadro dira, herrialdearen % 4,4<ref name="worlda"></ref>.

=== Erliebea ===
<gallery class="center" mode="packed">
Fitxategi:Krems and mautern from ferdinandswarte.jpg|[[Krems an der Donau|Krems]] hiria, [[Wachau|Wachau haranean]]
Fitxategi:1 hallstatt austria.jpg|[[Hallstatt]]
Fitxategi:Uentschenspitze_Halde1.JPG|Üntschenspitze (2.135 m) eta [[Schoppernau]] herria
Fitxategi:Heiligenblut kirche2.jpg|[[Heiligenblut]] herria. Atzean [[Großglockner]] (3.798 m), Austriako mendirik garaiena
Fitxategi:Oberleis 01 2008.JPG|[[Weinviertel]]go ordokia
</gallery>
{{sakontzeko|Austriako historia}}
=== Historiaurretik Erdi Aroa arte ===
[[Fitxategi:Petronell-Heidentor.jpg|thumb|leftezkerrera|280px|''Heidentor'', [[Carnuntum]] [[Erromatar Inperioa|erromatar]] gotorlekuaren hondakinak.]]
Historiaurretik bertatik ezagutzen dira biztanleak Austrian. [[Goi Brontze Aro]]an eta [[Burdin Aro]] goiztiarrean [[Hallstatt kultura]] garatu zen. [[Erromatar Inperioa|Erromatarrek]] [[Norika]] zeltiar erreinua menderatu zuten. Bertan, ''Raetia'', ''Noricum'' eta ''Pannonia'' probintziak eratu zituzten bertan, eta garrantzi handiko hiriak sortu: Vindobona ([[Viena]]), Lentia ([[Linz]]) eta Claudia ([[Klagenfurt]]). Danubio ibaia merkatari bide garrantzitsua bihurtu zen. III. eta VI. mendeen artean inbasio berriak izan ziren [[Danubio]]ren hegoaldeko lurraldean: [[bandalo]]ak, [[godo]]ak, [[huno]]ak, [[alaman]]ak. [[VII. mende]]an [[avaro]]en inperioaren mende geratu zen. [[788]]an, [[Frankoak|frankoen]] errege [[Karlomagno|Carolus Handiak]] lurraldea menpean hartu eta Ekialdeko Marka (''Marchia Orientalis'' edo ''Ostmark'') eratu zuen<ref name=Harlu>[http://www1.euskadi.net/Harluxet/hiztegia.asp?sarrera=Austria Austria], Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa</ref>.

=== Austria Europako boterea ===
[[Fitxategi:Wappen röm.kaiser.JPG|thumb|leftezkerrera|250px|[[Habsburgo]] etxeko enperadorearen armarria ([[1605]]).]]
[[Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Leopoldo I.aren]] erreinaldian ([[1657]]–[[1705]]) Austriak [[Otomandar Inperioa]]ren eta [[Frantziako Erresuma|Frantziaren]] aurkako gatazkak izan zituen. [[1683]]an Viena setiatu zuten arren, otomandarrak garaituak izan ziren, eta [[1699]]ko [[Karlowitzeko Ituna]]ren ondorioz, ia [[Hungaria]] osoa Austriaren menpean gelditu zen. Frantziaren aurka borrokatu zen [[Bederatzi Urteko Gerra]]n eta [[Espainiako Ondorengotza Gerra]]n<ref>[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/336625/Leopold-I Leopold I] Encyclopædia Britannica</ref>.

[[1971]]-[[1983]] bitartean sozialistak egon ziren gobernuan, eta Austria berdintasunaren eredu bihurtzen saiatu ziren. Baina 1983an, legebiltzarrean zuten gehiengo absolutua galdu zutenean, koalizio bat osatu zuten liberalekin. Koalizio hori, ordea, hautsi egin zen liberalek eskuinerantz egin zutenean. Austriarrak gobernuaren eta sozialisten kontra azaldu ziren administrazio arazoak, sektore publikoan izan ziren langileen kaleratzeak eta pribatizazioak zirela-eta.

[[1986]]ko lehendakaritzarako hauteskundeak Alderdi Popularreko [[Kurt Waldheim]]ek irabazi zituen, nahiz eta kontrako jarrerak sortu ziren Bigarren Mundu Gerran alemaniar gudarostean egin zituen lanengatik. Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, Fred Sinowatz kantzelerrak dimititu eta Franz Vranitzky sozialistak hartu zuen kargua, eta koalizio bat osatu zuen Alderdi Popularrarekin. Gobernuak aurre egin behar izan zien sektore publikoaren pribatizazioei, aurrekontuen defizitari eta Waldheimen hautaketa zela-eta nazioartean sortu zen kezkari. Koalizioak aurrera jarraitu zuen [[1990]]eko hauteskundeen ondoren (Alderdi Popularrak 17 eserleku galdu zituen). Hala ere, [[1992]]an [[Thomas Klestil]] Alderdi Popularreko hautagaia hautatu zuten lehendakari.

[[Fitxategi:Tratado_de_Lisboa_13_12_2007_(081).jpg|thumb|250px|Austria [[1995]]ean sartu zen [[Europar Batasun]]ean. Irudian, [[Lisboako Ituna]]ren sinatzaileak (2007).]]
[[Fitxategi:Austria location map.svg|400px]]

{{Image label|x=-338|y=-118.0|scale={{{width|-1}}}|text=[[ImageFitxategi:Flag of Burgenland.svg|border|16px|link=]]
'''[[Burgenland]]'''}}

{{Image label|x=-200|y=-185.0|scale={{{width|-1}}}|text=[[ImageFitxategi:Flag of Carinthia.svg|border|16px|link=]] '''[[Karintia]]'''}}

{{Image label|x=-285|y=-75.0|scale={{{width|-1}}}|text=[[ImageFitxategi:Flag of Lower Austria.svg|border|16px|link=]]
'''[[Austria Beherea]]'''}}

{{Image label|x=-190|y=-70.0|scale={{{width|-1}}}|text=[[ImageFitxategi:Flag of Upper Austria.svg|border|16px|link=]]
'''[[Austria Garaia]]'''}}

{{Image label|x=-180|y=-125.0|scale={{{width|-1}}}|text=[[ImageFitxategi:Flag of Salzburg.svg|border|16px|link=]]
'''[[Salzburg (estatua)|Salzburg]]'''}}

{{Image label|x=-260|y=-140.0|scale={{{width|-1}}}|text=[[ImageFitxategi:Flag of Styria.svg|border|16px|link=]] '''[[Estiria]]'''}}

{{Image label|x=-80|y=-153.0|scale={{{width|-1}}}|text=[[ImageFitxategi:Flag of Tirol (state).svg|border|16px|link=]] '''[[Tirol (Austria)|Tirol]]'''}}

{{Image label|x=-128|y=-177.0|scale={{{width|-1}}}|text='''[[Tirol (Austria)|Tirol]]''' [[ImageFitxategi:Flag of Tirol (state).svg|border|16px|link=]] }}

{{Image label|x=-4|y=-155.0|scale={{{width|-1}}}|text=[[ImageFitxategi:Flag of Vorarlberg (state).svg|border|16px|link=]]
'''[[Vorarlberg]]'''}}

{{Image label|x=-345|y=-55.0|scale={{{width|-1}}}|text= '''[[Viena]]'''
[[ImageFitxategi:Flag of Vienna.svg|border|16px|link=]]}}

== Demografia ==
=== Biztanleria ===
[[2016]]ko uztailean Austriak 8.741.753 biztanle zituen<ref name="estatis"></ref>, hau da, 104 biztanle kilometro koadroko. Hiriburua da hiririk jendetsuena; herrialdeko biztanleen laurdena inguru bizi dira bertan, hango bizi mailak eta kultura eskaintzak erakarrita. Gainerako hiri nagusiak ez dira hain handiak. Biztanleriaren hazkunde begetatiboa txikia da (% 0,51 2016an<ref name="cia"></ref>), baina etorkin franko hartzen du (5,2 immigrante 1.000 biztanleko 2016an<ref name="cia"></ref>). Bizi itxaropena 81,5 urtekoa da; 78,9 urtekoa gizonezkoentzat eta 84,3 urtekoa emakumezkoentzat (2016ko zenbatespena)<ref name="cia"></ref>.

=== Banaketa etnikoa ===
2012ko datuen arabera, biztanleen % 81,1 austriarrak dira; % 2,7, alemaniarrak; % 2,2, serbiarrak; % 2,2, turkiarrak; eta % 11,5, beste herrialde batzuetakoak<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://medienservicestelle.at/migration_bewegt/wp-content/uploads/2012/07/IBIB_2012_Integrationsbericht.pdf |izenburua=Kommission für Migrations und Integrationsforschung der Österreichischen Akademie der Wissenschaften"| argitaletxea=medienservicestelle.at |sartze-data=2016-10-25}}</ref>.

=== Hizkuntzak ===
Austriako biztanle gehienek [[aleman]]a erabiltzen dute, eta hori da hizkuntza ofiziala herrialde osoan. Hala ere, austriar hiritartasuna duten sei gizatalde txikik (1976. urteaz geroztik, kroaziarrek, hungariarrek, txekiarrek, esloveniarrek, eslovakiarrek, eta 1994tik aurrera, ijitoek), ''talde etnikoa''-ren estatusa lortu zuten eta hainbat hizkuntza eskubide aitortu zitzaizkien. [[Kroaziera]] hizkuntza ofiziala da [[Burgenland]]en; [[esloveniera]], hegoaldeko [[Karintia]]n; eta [[hungariera]], Burgenlanden<ref name="cia"></ref>.

=== Hiri nagusiak ===
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:13-08-30-wien-by-RalfR-123.jpg|thumb|250px|[[Viena]]ko finantza eta administrazio gunea ]]
[[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren, industria eskualderik gabe geratu zen Austria. 1929ko krisiak, Alemaniari batu izanak eta [[Bigarren Mundu Gerra]]k areagotu baizik ez zuten egin egoera latz hori. Azken gerraren ondoren, [[Wirtschaftswunder|oreka ekonomiko berria]] lortu zuten, [[Marshall Plana]]tik abiatuta. Gaur egun, biztanleko barne produktu gordina munduko garaienetakoa da (47.300 dolarrekoa 2015ean, munduko 27.a<ref name="cia"></ref>). Inbertsioei eman zaien garrantziari esker (barne produktu gordinaren % 20-25), lortu da emaitza hori. 1946. urteaz geroztik, ekonomia jarduera nagusiak nazionalizatu egin ziren (petrolioa, merkataritza banku handienak, ibai eta aire garraio nagusiak, burdinbiderako gaien fabrikak, gas naturalaren ekoizpena, elektrizitatea, besteak beste), baina azken urteetan pribatizazioa bultzatu da. Austria eredutzat har daiteke ekonomia dinamikoa eta askotarikoa gauzatzen jakin duen estatu menditsua den aldetik.

=== Nekazaritza, abeltzaintza eta basozaintza ===
Nekazaritzak eta basozaintzak barne produktu gordinari egiten dioten ekarpena txikia bada ere (2015ean, %1,3<ref name="cia"></ref>), oso sektore garatua da. Nekazari asko jarduera batean baino gehiagotan aritzen dira, mendialdean batez ere; inguru horietan turismoa, eskulangintza eta industria jarduera osagarriak baitira. Austriaren orografia egokia ez bada ere nekazaritzarako, produkzioa askotarikoa izatea lortu da: [[gari]]a, [[garagar]]ra, [[olo]]a, [[arto]]a, azukre erremolatxa. Mahastiak eta fruitu arbolak ordokietan landatzen dira. Belardi eta larreak ugari dira (eremuaren %28). Behi aziendak garrantzi handia du: Austria [[esne]], [[gazta]] eta [[gurin]] ekoizle handia da. Fruituak, barazkiak eta, batez ere, olioak, ordea, inportatu egin behar dira.

=== Industria ===
[[Fitxategi:Verbund malta.jpg|thumb|250px|[[Karintia]]ko Kölnbrein urtegia]]
Biztanle aktiboen % 25,3 industrian ari da lanean (2015<ref name="cia"></ref>). Bertako lehengaietan eta energian oinarritzen da industria ([[burdin]]a, [[kobre]]a, [[berun]]a, [[grafito]]a; [[kaolin]]a, [[talko]]a eta [[magnesita]]). 1990. urtea arte Austriako industriak gorakada izugarria izan zuen: bertako baliabideak ekoizteko malgutasuna izan da gorakada horren arrazoi nagusia. Horrezaz gainera, esku lanaren maila hartu behar da kontuan. Hala, enpresa txikiez eta erdi mailakoez osatutako industria sare bat eratu da.
Bestalde, Austriak emaitza ezin hobeak izan ditu ingeniaritzaren alorrean. Industria sektore nagusia eraikuntza metalikoek, mekanikoek eta elektrikoek osatua da; horren atzetik daude janari industria, kimika, ehungintza, beirak eta portzelana. Austrian debekatuta dago [[energia nuklear]]ra ekoiztea (1978ko erreferenduma), eta energia balantza defizitarioa da, nahiz eta ahalegin handiak egin diren [[hidroelektrizitate]]aren alde: 1.300 zentral hidraulikok energia elektrikoaren % 56 sortzen dute (2014<ref name="cia"></ref>).

=== Turismoa ===