Auschwitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{POL|1}} → {{bandera|Polonia}} using AWB
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
Robert Waitz irakasle eta sendagile frantziarrak erresistentzia frantsesean jardun zuen. Auschwitzen preso egon zen eta honela deskribatu zuen esparru horretan egon ziren atxilotuen hondamena:
 
"Atxilotua, ahiturik, txarto elikatuta, hotzetik gaizki babestuta, apurka-apurka hamabost, hogei, hogeita hamar kilo argaltzen zen. Gizon normalaren pisua 40 kilora murrizten zen. 30 eta 28 kilokoak ere bazeuden. Gizakiak koipe erreserbak agortzen zituen, muskulu, kaltzio barik geratzen zen. Horrela, esparruetan esaten zieten modua, musulman bihurtzen zen (...).
Musulman egoeraren ezaugarria zen muskuluak urtzea; azal eta hezurra baino ez zuten. Hezurdura osoa garbi igartzen zitzaien (...), astiro ibiltzen ziren, begirada tinko, ezer adierazi gabe, sarritan irrikatsu. Ideiak ere oso geldo sortzen zitzaizkien. Gizajoa ez zen garbitzen, botoiak ez zituen lotzen. Lelotuta zegoen eta dena pasibotasunez hartzen zuen. Borroka utzia zuen. Ez zuen koilararekin (...); zabor ontzietan ibiltzen zen patata azal eta aza zurtoin bila eta zelan topatu, halaxe jaten zituen: gordinik eta zikin (...)."