Aurresku: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
7. lerroa:
Tradizioak hala eskatuta, dantzaria gizonezkoa izaten zen eta modu tradizionalean jantzita<ref>{{Cite web|url=https://dantzan.eus/bideoak/bergara-1926-02|izenburua=Bergara 1926 Uztai handi eta aurresku txapelketa|sartze-data=2018-04-23|egunkaria=dantza.eus|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=+ bideo}}</ref> joaten zen. Alkandora eta praka zuriak, txapela beltza eta gerriko berdea edo gorria. XXI. mendean nesken tradizio berria sortu da eta emakumezkoen tradiziozko jantziak<ref>{{Cite web|url=https://dantzan.eus/bideoak/haizea-ormaetxea-bizkaiko-aurresku-txapelduna-2009|izenburua=Haizea Ormaetxea - Bizkaiko aurresku txapelduna 2009|sartze-data=2018-04-23|egunkaria=dantza.eus|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=+ bideo}}</ref> erabili izan dira.
== Sorrera ==
Ohorezko aurreskuak, gaur egun dantzatzen dena, soka-dantza deituriko dantza baten du jatorria. Borobil batean dantzatzen zen, normalean mutilek osatzen zuten eskutik helduta edo zapi bat eutsiz, soka bat osatuz. Dantza hau Euskal Herrian gehien dantzatu dena izan da denbora luze batez, jaialdi handietan alkate eta diputatuek animatzen ziren. Horregatik aldaketa ugari jasan ditu eta hainbat izen jaso ditu. Dantzari guztien artean garrantzia zutenak bi ziren. Lehenengo mutila, aurreskua deiturikoa, eta azken gizona, atzeskua. Dantzaren hasieran, gizonek buelta bat ematen zuten plazatik txapela eskuan izanda. Horren ostean, aurreskua dantzan hasten zen. Aurreskuaren postua izateak ohore handi bat suposatzen zuen. Horregatik batzuetan eztabaidak sortzen ziren postu hori lortzeko.
13. lerroa:
Dantza honen ostean, aurreskua eta atzeskua plazaren erdian kokatzen ziren eta dantza bat hasten da, aurrez aurre deiturikoa. “Desafio” izena ere eman zaio, gaztelaniazko hitza erabiliz. Ondoren, sokan zeuden bi edo lau mutil askatzen ziren eta plazako emakume bat aukeratzen zuten aurreskulariarentzako. Normalen alkatearen alaba zen, edo antzeko boterea zuen emakumeren bat. Dantzaria aurreratzen zen eta neskaren aurrean zati bat dantzatzen zuen, hain zuzen, oso zaila zen zatia. Bukatzean, dantza hura berriro errepikatzen da baina atzeskuarekin.
== Garapena ==
Aspaldian, dantza honen pausuak bat-batean inprobisatu egiten ziren, baina denborak aurrera egin ahala, finkatu ziren pausuak, gaur egungo dantza zoragarria lortu arte. Dantza hau ondo egitea ez da batere erraza, forma fisiko ezin hobeko dantzari batek soilik dantza dezake, hainbat orduko entsegua igarota.
19. lerroa:
Urteak aurrera egin ahala, antzinako soka-dantzak eboluzio bat jasan du, gaur egun aurreskua bilakatu arte.
== Tradizioak eta txapelketak ==
Euskal Herrian [[Usadio|tradizio]] bat bilakatu da ezkontzetan aurreskua dantzatzea. Aurreskulariak bere [[txistulari]]arekin azaltzen da eliza edo espetxearen kanpoan. Ezkonberriek zeremonia aurrera eramaten duten bitartean, txistulariak partitura jotzen du akatsak ez izateko. Bitartean aurreskulariak luzaketak egiten ditu, baita dantza gainetik birgogoratu ere. Ezkontzako gonbidatuak ateratzen diren heinean, zirkulu erdi bat osatzen dute, dantzaria erdian egoteko elizarekin aurrez aurre, eta txistularia albo batera. Ezkonberriak ateratzen direnean musika hasten da eta normalean, dantzariak txapela botatzen du. Beste batzuetan ordea, emakumeari buruan jartzen zaio.
27. lerroa:
Beste alde batetik, aurresku txapelketak sortu dira. Hiru txapelketa nagusi ezagutzen dira:
Lehenengoa, aldi berean garrantzitsuena, [[Euskadiko Aurresku Txapelketa]] da. Sestaon egiten da, uztailaren azken astean, Inazio Deunaren egunez. Dantzari bakoitzak bere aurreskua dantzatzen du publikoaren aurrean eta txistularia buelta emanda dago, horrela aurreskulariak musika jarraitu behar du. Lehendabiziko txapelketa 1978an izan zen.
Bigarren, Bizkaiko Aurresku txapelketa da. Ondizen ospatzen da, Leioan. Arauak berdinak dira baina lau modalitate daude: 15 urte azpiko mutilak, 15 urte azpiko neskak, 15 urte baino gehiago dituzten mutilak eta 15 urte baino gehiago dituzten neskak. Nagusientzat sariak handiagoak dira. Lehenengoak 300 euro eta txapela jasotzen du, bigarrenak 200 euro, eta hirugarrenak 150. Txikien irabazleak 250 euro jasotzen ditu, bigarrenak 150 eta hirugarrenak 100. Partaide guztiek 30 euroko dieta jasotzen dute. Ander Navarro<ref>{{Cite web|url=https://dantzan.eus/bideoak/ander-navarro-bizkaiko-aurresku-txapelduna-2009|izenburua=Ander Navarro Bizkaiko txapelduna 2009|sartze-data=2018-04-23|egunkaria=dantza.eus|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=+ bideo}}</ref> [[lamiako]]tarra txapelketa gehien irabazi duen dantzaria da.
|