Aurelio Gonzato: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
 
== Biografia ==
Aurelio Gonzato, Carlo Gonzato aitaren eta Maria Gonzato amaren semea, hamar seme-alabaren arteko zaharrena zen. Bere anai-arrebetako bat [[Guido Gonzato]] pintorea zen. Aurelio Gonzato-k bere anaiarekin hainbatetan kolaboratu zuen eta, era berean, Guido anaia Aurelio-ren beraren garapen artistikoan oinarrizko figura bat izan zen. Aurelio oso gaztetan hasi zen lan grafikoak eta artisautza-lanak gauzatzen, modu autodidakta batean. 18 urte zituela, ''Arte decorativa razionale'' (Arte dekoratibo razionala) mugimendua fundatu zuen, beranduago fundatuko zituen hainbat mugimendu eta asoziazioren arteko lehena. Aldi hartan, bere praktika piktoriko figuratiboari formaren eta espazioaren inguruko ikerketa bat gehitu zion. Ikerketa honek [[Como]]-ko abstraktisten ikerketetara hurbildu zuen. Hain zuzen ere, fiburatibitatearen eta abstrakzioaren arteko dialogoak Aurelio Gonzato-ren ekoizpen artistiko osoa ezagugarritu zuen, eta, batez ere, figurazio sakroarekiko bere hurbiltzea. 1936 urtean ''Futuristmetal ''sortu eta patentatu zuen. ''Futuristmetal'' metalezko forma lauz osatutako sistema bat zen. Euren artean konbinatuta, metalezko forma lau hauek hainbat hainbat irudi eraikitzea ahalbidetzen zuten. ''Futuristmetal'' sistemaren helburua hau zen: iragarki-kartel berriztagarri eta eraldagarriak garatzeko abiapuntu-materiale izatea. 1940 urtean Aurelio Gonzato [[Erroma]]-ra lekualdatu zen eta [[Accademia di San Luca]] akademian inskribatu zen. 1942 urtean Aurelio [[Suitza]]-ra itzuli zen eta bere ihardun piktorikoa jarraitu zuen. Beranduago, berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, mosaiko bizantiarraren teknikak ikasteko helburuz, [[Venezia]], [[Ravenna]] eta [[Aquileia]] artean mugitu zen. Ikasketa hauek [[mosaiko]]<nowiki/>aren gaineko ulerkera propio bat garatzen lagundu zioten: ulerkera honen arabera, figurazio sakroaren gai klasikoak formaren gaineko esperimentazio batekin batzen ziren. Esperimentazio hau ''Futuristmetal'' sisteman jada presente zegoen. Aurelio Gonzato-ren mosaikoak [[Ticino]] kantoiko eta [[Suitza]]<nowiki/>ko hainbat elizatan aurki daitezke.
 
== Lan nagusiak ==
40. lerroa:
 
{{bizialdia|1914ko|2014ko|Gonzato, Aurelio}}
 
[[Kategoria:Suitzako margolariak]]