Atseginen baratzea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{artelan infotaula automatikoa}}
'''''Atseginen baratzea'''''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> [[Jeronimo Bosch]] margolariak eginiko [[triptik]]oa da, gaur egun [[Madril]]go [[Pradoko Museoa|El Prado museoan]] dagoena. Margolariaren lanik ezagunena eta asmo handikoena da.
 
Erdiko panela karratua da (220 × 195 cm) eta alboetako panelak angeluzuzenak (220 × 97.5 cm). Alboetako panelak erdikoaren gainean toles daitezke, lana erabat itxiz. Ezkerreko panelean [[Jainko]]a [[Adam]] eta [[Eva]]rekin batera agertzen da, erdikoan gizaki biluzi andana sexua egiten, eta eskuinekoan infernuratutakoen tormentuak.
6. lerroa:
Gehienetan, bizitzaren tentazioen arriskuez ohartarazten duen margolan didaktikoa dela irizten diote arte historialariek eta adituek. Hala ere, [[sinbolismo]]en ugaritasunak, batez ere erdiko panelekoak, bidea utzi du interpretazio gehiago egiteko mendeetan zehar, [[paradisu]] galduaren panorama izan zitekeelakoan.
 
Ez dakigu ziur noizkoa den, uste da 1480-1510 bitartean egina dela, Nassauko Enrike III.ak aginduta.
 
== Deskribapena ==
12. lerroa:
 
=== Margolana itxita ===
Bi alboetako panelak erdikoaren gainean itxita daudenean kanpoaldeko margolana ikus daiteke (220 x 195 cm). Irudi honek Lurraren sorrerari egiten dio erreferentzia, ziurrenik sorreraren hirugarren egunari.
 
Kanpoaldeko margolan honetan ez da oraindik gizaki edo animaliarik agertzen, landare eta mineralak ikus daitezke soilik, eta dena inguratzen duen itsasoa ere bai.
 
Barruko hiru paneletan ikus daitezkeen margoekin alderatuta, kanpokoak askoz ere kolore gutxiago du, gris tonoetan egina dago batez ere, Eguzki eta Ilargirik gabeko mundu bati dagokion moduan. Koloreen erabilera ezberdin honen bidez barrukoak eta kanpokoak irudikatzen duenaren arteko kontrastea nabarmenagoa da.
 
Goiko aldean, ezkerretara, Jainkoaren irudi txiki bat ere agertzen da.
 
=== Margolana irekita ===
33. lerroa:
 
==== Erdiko panela: Delizien lorategia ====
Erdiko panelean Paradisu faltsua agertzen zaigu, humanitateak bekatuan aurrean amore eman du eta galbiderantz doa. Gorputz biluzi ugari agertzen dira eta mota guztietako sexu harremanak ikus ditzakegu, baita animalia eta landareen artekoak ere.
 
Beheko zatian fruitu handiak jaten dituzten talde edo bikoteak ikus ditzakegu; fruituek sexuari eta lizunkeriari egiten diete erreferentzia. Hemen pertsonak giltzapetzen dituzten estrutura bitxiak ere ikus ditzakegu; bekatuan eta lizunkerian betirako harrapatuta geratu direla irudikatzen digu honek. Lakuak ere ez dira garbiak, bekatu guztiak bertatik sortzen baitira. Lakuaren inguruan persona biluzi asko animalien gainean agertzen dira lizunkeria irudikatuz.
 
Deigarria da zenbait animalia eta landareren tamaina, batzuetan gizakiak baino handiagoak direlako. Alderantzizko munduaren ideiaren erakusgarri da hau. Honekin batera, beste ezaugarri nabarmen bat da ez direla gizon eta emakumeak elkarren artean ondo bereizten, baliteke modu honetan egileak esan nahi izatea humanitate osoa zegoela bekatuan.