«Nano beltz»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-gutxi gora behera +gutxi gorabehera)
t
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-gutxi gora behera +gutxi gorabehera))
Nano zuri bat masa txiki edo ertaineko [[izar]] baten hondakina da, behin bere [[hidrogeno]] guztia agortua edo kanporatua izan denean. Hondakin hau [[materia endekatu]]zko gorputz dentso bat da, oso poliki hozten eta kristalizatzen dena bero erradiazio igorpenaren bidez, azkenik nano beltz bihurtuko litzatekeena.
 
Nano zurien eboluzioa kontu fisikoen araberakoa denez, [[materia ilun]]aren izaera eta [[protoi lurrunketa]]aren aukera bezala, sekula behatu ez dena eta fenomeno honen izaera ulertzen ez delarik, ez dago xehetasunez zehazterik nano zuri batek nano beltz bihurtzeko beharko lukeen denbora. Barrow eta Tiplerrek nano zuri batek 5 Kelvineko tenperaturaraino hozteko 1000 bilioi urte beharko lituzkeela estimatzen dute; alabaina, elkarreragin ahuleko partikula masiboak ([[WIMP]] bezala ezagutzen direnak) existituko balira, litekeena da elkarreragin horiek nano zuriak beroago mantentzea ahalbidetzea, gutxi gora beheragorabehera 10 koatrilioi urtetan zehar. Protoia egonkorra ez bada, nano zuriak bero askoz denbora gehiagoan mantenduko lirateke protoien lurrunketak sortutako energiagatik, ustez 10 sextilioi urtetan zehar. Adams eta Laughlinek protoi lurrunketak nano zuriaren azaleko tenperatura 0,06 kelvinetan gehituko zuela kalkulatu zuten. Hotza den arren, [[hondoko mikrouhin erradiazioa]]k denbora hori barru izango duen tenperatura baino beroagoa da.
 
Nano beltz izena hidrogenoaren fusio nuklearra mantentzeko behar den adina masa (gutxi gora beheragorabehera 0,08 eguzki masa) ez duten izar-azpiko objektuei ere eman zaie. Objektu hauek [[nano marroi]] deituak dira, [[1970]]ean sartutako izen bat. Nano beltzak ez dira [[zulo beltz]]ekin edo [[neutroi-izar]]rekin nahastu behar.
 
[[Kategoria:Izar motak]]