Mordor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-gutxi gora behera +gutxi gorabehera)
4. lerroa:
 
== Geografia ==
Elfoeraz "Lurralde Beltza" esan nahi du. Idazlearen arabera, gutxi gora beheragorabehera, [[Mediterraneoa|Mediterraneo itsasoko]] [[sumendi]] arroaren latitudean zegoen, Orodruin sumendia [[Stromboli]] sumendiarekin parekatzen delarik. Mordor, Gondorretik ekialdera dago, [[Anduin]]eko behe ibilbidearen ekialdeko ibarrean, [[Harad]] Hurbila eta [[Khand]]etik iparraldera eta [[Rhûn itsasoa|Rhûn itsasotik]] hegomendebaldera.
 
Bere geografia, nagusiki, hiru lurralde bolkaniko motaz osatua dago: [[Gorgoroth]]eko ordokia, Lithladeko lautadak (Errautsezko lautadak) Nurn inguruan, eta, iparmendebaldean, angeluan elkartzen diren bi mendilerro handik osatutako mendi harresiak, eta, Mordorri, gutxi gora-behera, ekialdeko zatitik irekitako karratu baten forma ematen diotenak. Iparraldeko mendilerroa, [[Ered Lithui]] edo Errautsezko Mendiak izenekoa da. Mendebaldekoa, berriz, barneko [[Morgai]] mendilerroaz eta kanpoaldeko [[Ephel Duath]] edo Itzalen Mendiak izeneko mendilerroaz osatua dago, barne eta kanpo aurpegiak, bata bestearengandik failen bidez bananduak dituen mendilerro bikoitz bat, Fonstaden arabera.