«Jerusalemgo tenplua»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-gutxi gora behera +gutxi gorabehera)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-gutxi gora behera +gutxi gorabehera))
 
== Lehen tenplua ==
[[Salomon]]en tenplua [[K. a. X. mendea]]n eraiki zen, gutxi gora beheragorabehera, [[K. a. 960ko hamarkada|K. a. 960ko]] hamarkadan, mendetan zehar, [[Irteera (Biblia)|Irteeratik]], Jainkoaren gurtza eta biltzar leku bezala erabiltzen zen [[Tabernakulu]]a ordezteko. Lan honetarako, [[Tiro (Libano)|Tiroko]] erregea zen [[Hiram I.a Tirokoa|Hiramen]] laguntza izan zuen.
 
Tenplua bera, [[Biblia]]k ematen duen deskribapenaren arabera, eraikin luze eta nahiko estua zen, luzetaranzko ardatz batean, Ekialde-Mendebalde norantzan jarria. Eraikinak, 30 metroko barne luzera izango zuen, 10 metroko zabalera eta beste 10 metroko garaiera. Bere dimentsioak, beraz, jauregi-kapera baten antzekoagoak ziren, gurtza kanpoaldean egiten baitzen. Bere sarreraren alboetan, ''Yajin'' eta ''Boaz'' izeneko bi zutabe eraiki ziren. Apaizak eta erregea, tenpluan, urreztaturiko [[ate]] handi batetatik sartzen ziren, 10 metroko altuera eta 4ko zabalera zuena. Ate horren atzean, sarrerako [[atondo (tenpluak)|atondoa]] zegoen, ''Ulam''a. Atondo honen ondoren, gela nagusia zegoen, ''Heijal'' edo Santua, [[leiho]] garai batzuen bidez argiztatua. Zabalerak eta luzerak, 1:2ko proportzioa zuen. Horrek, Heijalaren oinplanoa, karratu bikoitz batez osatua zegoela esan nahi du. Harrizko forjaketa, [[zedro]] zurezko zola batekin estali zen. Heijalaren [[horma]]k, zedro xaflekin estali ziren, [[Libano]]ko mendietatik ekarri zirenak, forjaketaren [[habe]]en material berbera.