Asto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
Arrazaren arabera, metro bat eta 1,60 metro arteko garaiera izan dezake. Berezitasun nabarienak hauek dira: belarri luzeak, isats luzea, ile multzo bat muturrean, ilea ia gorputz guztian kolore berekoa, eta kailuak aurreko hanketan. Animalia sendo, jan urria da. Lurralde askotan garraiorako asko erabiltzen da oraindik. Arraza asko daude, batzuk heziak, beste batzuk basatiak. Asto basatiak (edo ''basastoak'') Afrikan bizi dira, [[Nubia]] eta [[Etiopia]]ko lurraldeetan.
 
Gizakiak asko erabili izan du, eta [[K. a. 3. milurtekoa]]n etxekoturik zegoela dokumentatua dago. Munduko leku ezberdinetara zabalduz joan zen, esate baterako [[Amerika|Ameriketara]], bereziki zama-abere gisa erabilia izan zenean. Horren ondorioz, eta hainbat abere bertan abandonatuak izan zirelako, basastoen populazioak sortu ziren, adibidez [[Ipar Amerika]]n.
 
== Euskal Herriko bertoko astoak ==
{{Sakontzeko|Enkarterriko astoa|Piriniar astoa}}
* Euskal Herrian Enkarterriko astoa izeneko bertoko asto [[Arraza (biologia)|arraza]] dago. Garai batean Euskal Herri guztian [[Enkarterri]]ko arrazaren antzeko astoak zeuden. Asto hauek inguruko astoak baino askoz txikiagoak dira tamainaz eta muturra eta sabelaldea zuri kolorekoak dauzkate. Egun beste arraza eta mota ezberdinetako astoak daude euskal landa eremuan, nahiz eta bertoko arraza berreskuratzeko hainbat ekimen dauden. Esate baterako [[Lazkao]]ko "[[Astotxo eguna|astotxo egunean]]" burutzen den bertoko arrazako astoen txapelketa.
* [[Ipar Euskal Herria]]n [[Piriniar astoa]] delako arraza hedatua zegoen, Enkarterriko astoa motatik oso gertukoa. Galzorian dago egun.
 
27. lerroa:
 
{{TaxoiDatubaseak}}
 
[[Kategoria:Etxeko animaliak, hazteko animaliak eta abereak]]
[[Kategoria:Astoak]]