«Askapena (erakunde internazionalista)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Askapena 0001.jpg|thumb|300px|'''Askapena''' erakundearen afixa.]]
 
'''Askapena''' euskal erakunde [[internazionalismo|internazionalista]] da, [[1987]]an [[Komite Internazionalistak]] taldearen zatiketatik sortutakoa, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] askapen sozial eta nazionalaren alde eta munduko [[inperialismo]]aren eta [[globalizazio]]aren aurka lan egiten duena, beti ere beste herri batzuetako antzeko prozesuekin elkartasunaz.
 
Brigadak antolatzen dituzte munduko beste bazter batzuetara hurbiltzeko, hala nola [[Palestina]], [[Venezuela]] eta [[Mexiko]]ra. [[Euskal diaspora]]ri ere arreta berezia eskaintzen diote.
 
[[2010]]eko irailean [[Espainiako Polizia Nazionala|Espainiako Poliziak]] erakundearen zazpi kide atxilotu zuten [[Euskadi Ta Askatasuna|ETArekin]] lotu nahian, Gabi Basañez, Unai Vazquez, Itsaso Lekuona, Walter Wendelin, Ruben Sanchez, David Soto eta Haritz Ganboa hain zuzen ere. [[Argentina]], [[Txile]], [[Danimarka]], [[Italia]], [[Suitza]], Mexiko, Venezuela eta Palestinatik, besteak beste, elkartasun mezuak helarazi zizkioten Askapenari operazio haren ondoren.
 
Azken urtean MLNV mugimendutik urruntzen hasi da.