Iliada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
paragrafo errepikatua kendu
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-borobil +biribil)
55. lerroa:
Greziarren artean, Fenix, Ayax, Odiseo eta bi heraldo (iragarleak) bidaliak dira Nestorren partetik, Akilesi barkamena eskatzeko. Akilesi borrokara bueltatzeko eskatzen diote baina aukera horri uko egiten dio. Eguzkia ateratzerakoan guda berriro hasi egiten da. Agamenon zauritua da eta guda uzten du.
 
Hector troiarraren eta Ayaxen artean liskarrak daude. Borroka honetan hil diren pertsonak mendekatzeko. Ayaxek Hector zauritzen du eta Hector gudatik ateratzen da. Geroago, Hectorrek su ematen dio greziarren nabe bati eta Patroklo, Akilesen laguna, hiltzen du.  Menelaok Euforbo hil eta Patrokloren gorpua babesten du eta nabeetara eramaten du. [[Patroklo]] hiltzean Akilesen haserrea areagotu eta gudu-lekura itzultzea erabakitzen du. Honela, Akiles gudara bueltatzen da Patrokloren ohorez. Akiles eta Agamemnon adiskidetu egiten dira. Akilesek Hektor hiltzen du eta gero Patrokloren hilketaren ohorez joku batzuk egiten dira. Priamok hamaika egun eskatzen ditu Hektorren hilketarengatik. Hamabigarren egunean, troiarrek guda berriro hasten dute. Iliadak ez du bukaera borobilikbiribilik; izan ere, Troiaren konkista ez da liburu honetan kontatzen.
 
Jainkoen eta gizonen ekintzak nahasten dira narrazioan. Izan ere, jainkoek etengabe parte hartzen dute Iliadaren gertaeretan, adibidez, Aresek eta Apolok troiarrak lagunduz eta Atenea eta Herak greziarren alde eginez.