Erdibitze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Txus.aparicio wikilariak «Erdibiditze» orria «Erdibitze» izenera aldatu du
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-borobil +biribil)
4. lerroa:
'''Erdibitzea''', [[mikrobiologia]]n, [[prokarioto]]en ([[bakterio]] eta [[arkeobakterio]]en) eta hainbat [[eukarioto]] zelulabakarren ([[protozoo]] eta [[legamia|legamien]]) zatiketa zelularra da, [[zelula]] batetik abiatuta bi zelula isomorfoak (itxura eta neurri berekoak) sortzen dituena. Sexugabeko ugalketa mota bat da.
 
Erdibitzea zelularen luzapenarekin hasten da. Gero, zatiketagune bat agertzen da, eta hortik bi zelula alaba sortzen dira. Hori gertatu aurretik [[DNAren erreplikazio]]a gertatzen da, eta erdibituko den bakterioak bi [[kromosoma]] borobilbiribil sortzen ditu, zelula alaben artean banatuko direnak. Zatiketa gertatzen den bitartean, DNA molekula borobilbiribil bakoitza [[zelula mintz]]ari atxikitzen da. Mintz zitoplasmatikoa eta [[zelula horma]] barrurantz hazten dira, harik eta bi zelula alabak eratzen diren arte.
 
Bakterio batzuk, egoera optimoan eta elikagai eskura, oso azkar ugaltzen dira. Esaterako, [[Escherichia coli]] 20 minutuero erdibitzen da (hori izanik bere ''sortze-denbora''; hots, zelula batetik bi zelula sortzeko behar den denbora). Hainbat bakteriok sortze-denbora txikiagoa badute ere, bakterio gehienak E. coli baino geldoago ugaltzen dira. [[Mycobacterium tuberculosis]], esaterako, 20 ordu behar ditu erdibitzeko, eta [[Treponema|Treponema pallidum]] 24 ordu. [[Paramezio|Paramecium caudatum]] protozooak, aldiz, 10 orduero zatitzen da.