BAP!!: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-borobil +biribil)
32. lerroa:
[[1988|1988-an]], lehen diskoa kaleratu zuten (''Bidehuts eta Etxehuts'') [[Basati diskak|Basati Diskak-en]] laguntzarekin. Diskoa grabatu ostean, Txanpik eta Andreuk taldea utzi eta beraien ordez [[Mikel Abrego]] (Enekoren anaia) eta Jomes sartu ziren. Honek, taldekideek elkarren artean instrumentuak aldatzea ekarri zuen. Drake, gitarra jotzetik, baxura pasako zen eta Jomes berriz, gitarra doinuez arduratuko zen. Formazio berriarekin, ''Zuria beltzez'' diskoa kaleratu zuten. Disko hori inflexio puntua izan zen taldearentzat, abestien soinua eta erritmoak nabarmen aldatu baitziren.
 
Taldearen hirugarren lana [[1994|1994-an]] kaleratu zen, ''Lehertzeko garaia'' izenarekin. Kasu honetan, diskoetxez aldatu zuten. Disko hau, [[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]] diskoetxeak kaleratu zuen. Kritiko askorentzat, Diska hau BAP!!-ek egin duen diskorik onena da. Bai letra aldetik eta baita doinu eta erritmo aldetik, diskorik borobilenabiribilena dela esan dezakegu, musikariek geroz eta hobeto jotzen baitzuten.
 
[[1996|1996-an]], taldea desegin zen, bere ibilbidea laburbiltzen duen ''...ta bestela ondo?'' bideoarekin. Bertan, bideoklipak, elkarrizketak eta zuzeneko kontzertuen irudiak azaltzen dira. Taldearen azken kontzertua Andoaingo Gaztetxe zaharrean izan zen. BAP!!-eko kideak beti egon ziren gaztetxe honi lotuak. Kontzertu hau,[[Disko konpaktu|CD]] eta [[DVD]] formatuan kaleratu zen [[Metak|Metak-en]] eskutik.