1968ko Italiako Giroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: |ITA}} → |Italia}} using AWB
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-borobil +biribil)
26. lerroa:
Julio Jiménezek bere dohaiak erakutsi zituen mendi garaiko lehen etapan, itzuliko 9.a izan zena, etapa garaipena lortuz, hoberenengandik aldentzea lortu ez zuen arren. 10. etapa izan zen mendate tontorrean amaituko ziren lauetatik lehena. Italiako Giroan [[Grappa Mendia]] igo den hiru aldietatik lehena izan zen, baita etapa amaiera izan zen aldi bakarra ere. Alabaina, hoberenen artean ez zen diferentzia handirik egon, guztia 12. etaparako geratzen zen, edizio honetako [[Coppi tontorra]] izan zen [[Tre Cime di Lavaredo]]n amaitzen zen etapa, eta [[1967]]an [[tifosi]]en bultzakadengatik baliogabetu behar izan zena. Igoeraren hasieran, pelotoiari hamar minutu inguru ateratzen zioten hamabi txirrindularik osatutako talde bat zegoen. Hotz jasangaitzeko baldintza klimatologikopean, euria eta elurrarekin, Merckx erasora pasa zen, eta bata bestearen atzean ihes egindako guztiak harrapatzen joan zen, erabat bakarrik geratu zen arte, etapa garaile bezala. Merckxek maglia arrosa berreskuratu zuen egun horretan, ordutik aurrera eta proba amaitu arte berak eramango zuelarik. Sailkapen nagusian, bere taldekidea zen Vittorio Adorni jada hiru minutu eta erdi baino gehiagora zegoen, bigarren postuan. Beste faborito batzuk, Gimondi eta Jiménez kasu, liderrangandik bederatzi minutu baino gehiagora zeuden jada, Mottak edo Balmamionek, bitartean, Giroa irabazteko aukerari agur esan behar izan ziotelarik, ''Kanibal''agandik hamaika minutu baino gehiagora baitzeuden.
 
Gimondi italiar txapeldun handiak irabazi zuen 16. etapako erlojupekoa, baina ordurako, Eddy Merckx eta honen taldekide Adorni oso urruti zeuden sailkapenean. Julio Jiménezek bere bigarren etapa irabazi zuen itzuliko 18. etapan, etapa horretan bigarren izan zen Mariano Díazekin batera ihes eginda helmugara iritsiz. [[Luis Ocaña]] ere etapa garaipenetik gertu egon zen, 19. etapan bigarren postua errepikatu zuena. [[Rocca di Cambio]] eta [[Block Haus]]erako iritsierek Giroa eta mendate tontorrean amaitzen ziren etapak amaiarazi zituzten. [[Luis Pedro Santamarina]]k irabazi zuen horietako lehena, hala, bakarrean eginiko 150 kilometro baino gehiagoko ihesaldi bat borobilduzbiribilduz. Block Hauseko etapa beldurgarrian, azkenean ez zen diferentzia handirik egon, etapa honen garailea [[Franco Bodrero]] izan zelarik.
 
Dena dela, azken etapan bai egon ziren diferentziak, non Julio Jiménezek zenbait minutu galdu zituen, sailkapen nagusiko 6. postutik 10. postura jeitsiz. Azkenean, Eddy Merckxek bere lehen Italiako Giroa irabazi zuen, erakutsi zuen nagusitasunagatik [[Fausto Coppi]] mitikoarekin alderatu zutelarik. Era berean, Itzuli Handi baten edizio berean sailkapen nagusia, mendikoa eta puntukakoa irabazi zituen lehen txirrindularia bihurtu zen, [[1990eko hamarkada]]rarte beste inork berdinduko ez zuen errekorra.