Arte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
 
=== Berpizkundea ===
[[Fitxategi:La creación de Adán.JPG|thumb|leftezkerrera|300px|''Adamen sorrera'' (1508-1512), [[Michelangelo]], [[Kapera Sixtinoa]] ([[Vatikano Hiria|Vatikanoa]]).]]
 
Antzeko ikuspegia nagusitu zen [[Pizkundea|Errenazimentuan]] ere. Garai hartako artea bi euskarritan bermatu zen: platoniko-intelektualistan batetik, eta aristoteliko-sentsualistan bestetik. Lehenengoaren arabera, artelanaren esanahia artelanak berak sinbolikoki adierazten duena da, eta bestearen arabera, aldiz, errealitatea esperientziaren bidez ezagutzen du artelanak, errealitatearen imitazioa baita. Azken teoria hori [[Padua]]ko pinturan islatu zen bereziki, eta Platonena [[Quattrocento]]ko Florentziako pinturan.
37. lerroa:
=== XVII eta XVIII. mendeak ===
 
[[XVII. mendea]]n, artea ideiaren ezagupentzat hartzen duen ikuspegia nagusitu zen, [[Baltasar Graciá]]nek bere lanetan azaldu zuena. [[Emmanuel Tesauro]]ren ikuspegia, metafora oro irudia dela eta, alderantziz, irudia metafora dela esaten zuena ere aintzat hartu zen. Bi teoria horiek eta urte batzuk lehenago [[Peregrini]]k emandako teoriek bazuten zerikusirik, artea ez baitzuten hartzen errealitatearen imitaziotzat, errealitate berritzat baizik. Horixe izan zen literatura eta pintura barrokoaren oinarria.
 
Klasizismoan ere teoria platonikoaren alderdi hori agertu zen. Bi mugimendu horiek izan ziren arte-gertakarien gertaleku XVIII. mendearen erdialdera arte.
50. lerroa:
[[Fitxategi:AdornoHorkheimerHabermasbyJeremyJShapiro2.png|thumb|260px|[[Theodor Wiesengrund Adorno|Theodor Adorno]] (eskuinean), 1964an.]]
 
[[XX. mendea]]ren lehen aldian, artea ezagupenerako bidetzat hartu baina ez zuten ezagupen logikoarekin eta intelektualarekin konparatu, aparteko zerbait bezala ulertu zen. Teoria horrek Bergsonen filosofia du oinarri, eta eragin handia izan zuen XX. mendearen lehen erdialdean Frantzian izandako arte- eta literatura-mugimenduan. [[Bigarren Mundu Gerra]] inguruan, [[Sigmund Freud|Freud]] eta [[Carl Gustav Jung|JungJungen]]en inkontzienteari buruzko teoria psikologikoak landu ziren artearen teoriari buruzko eztabaidetan. Aurretik, ordea, ezagupenerako bidea aldarrikatzen zuen mugimenduak soziologiaren ildora hedatu ziren, marxismoaren ikuspegitik errealitate soziala ezagutzeko bide gisaikusten zelarik artea. [[Bertolt Brecht]]entzat, gizartea aldatzeko ekintzen hastapena zen artea. Adornok ere soziologiaren inguruko teoria aldarrikatu zuen. [[Adorno]]ren teoria izan da azken hogei urteotan Europako kulturan nagusitu direnen arteko bat eta [[Jean-Paul Sartre|Sartre]] izan du jarraitzale sutsuenetakoa. Bi Mundu Gerren artean, bestalde, arteen sailkapena eman zuen Alain filosofoak: arts de sociéte batetik (dantza, zeremoniakoa, jaiak, musika, poesia eta elokuentzia), eta arts solitaires (marrazkigintza, eskultura, buztingintza, zurgintza, eta arkitektura pribatua), arkitektura publikoa bi atal horien arteko zerbait delarik eta prosa eta liburugintzaren arte grafikoa bigarren multzoan dagoelarik. Horretaz gainera, beste sailkapen batzuk ere egin zituen Alainek, arte estatikoen eta higiduraren arteena esaterako. [[John Dewey]]k-entzat, aurrekoentzat ez bezala, artea egiteko era bat da, egiteko jarduera eta objektua hartzen dituena eta artelana gauzatzen gizakia laguntzaile duena moduan definitu zuen, ez egite bat bezala. Duela urte gutxi arteen aniztasuna funtzio anitzen sinbolizatzaile gisa azaltzen duen teoria eman zuen Langerrek. Teoria horrek ez du onartzen arteak ezagutzajarduerarekin zerikusirik ez duenik, eta haren garrantzi kulturala ezezten du. [[Positibismo]] logikoak eta estrukturalismoak, semiologiak, eta abarrek, artea zeinu-sistema moduan ikusten duten teoriek, garrantzi handia hartu dute azken urteotan. Dena dela, artearen teorian dihardutenen lanik garrantzitsuenetakoa artearen funtzio eta norabideari buruzko gogoeta egitea da, teknika hain aurreratua izanik, gizakia antzina bere askapenerako bide uste zuen teknikaren mende geratzearen arriskua gainean baita.
 
== Arte-diziplinen sailkapena ==