Art Nouveau: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.50.69.80 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
== Historia ==
 
''Art Nouveau'' estiloa [[arkitektura]]n eta dekorazioan nabarmendu zen, eta sortu eta handik oso denbora gutxira zabaldu zen hainbat herritara hitzaldi, erakusketa eta, batez ere, munduan zehar argitaratzen ziren hainbat aldizkariren bitartez; [[industrializazio]]ak ekonomiaren oparotasuna eta [[burgesia]]ren nagusitasuna ekarri zuen, eta hari esker ezagutu ziren munduan zehar berrikuntza tekniko eta esperientzia artistiko berriak. Horrela lortu zen oinarrian bateratua izango zen estilo berri bat sortzea; arte berriaren xedea, beraz, estilo bateratu bat finkatzea zen, nahiz eta herrialde bakoitzean ezaugarri bereziak hartu zituen.
 
''Art Nouveau''ak ordu arte aintzat hartu izan ziren antzinateko estilo historiko guztiak baztertu eta izadira jo zuen, izadia hartu baitzuen inspirazio iturri nagusitzat. Ikonografia modernistan [[sinbolismo]]arekin loturiko erreferentziak agertzen dira, batez ere lerro bihurgunetsuez marrazteko aukera ematen duten landare zurtoin-luzeenak ([[eguzki-lore]]ak, [[sahats]]ak, etab.), animalienak ([[herensuge]]ak, tximeletak, [[beltxarga]]k, etab.) edo emakume irudi sentsual, misteriotsuenak; horren ondorioz da estilo lineala, metamorfikoa eta apaindura dotoreekikoa. Alde horretatik arte berriaren oinarriak zeintzuk diren zehazterakoan, bereziki kontuan hartzekoak dira garai hartan eskola [[inpresionismo|inpresionistak]] aldarrikatzen zuen errealismoaren kontra margolaritzan hedatu ziren mugimenduak, batez ere arte grafikoetan nabarmendu zirenak, eta irudiak izaera sinbolikoz eta apaindurazkoez hornitzeko joera. Pintura modernistari dagokionez, maisu ospetsuenak Khnopff, Beadsley, Toorop, Hocller, Klimt eta, bere karrerako aldi sinbolistan, [[Edvard Munch|Munch]] izan ziren.