«Arroka igneo»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}}))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
== Sailkapena ==
=== Jatorriaren arabera ===
Bi motatakoak izan daitezke: ''bolkanikoak'' edo ''plutonikoak''.
* [[Arroka bolkaniko]]ak: Estrusiboak dira, [[sumendi]] batetik ateratako magma hoztean sortzen dira. Kanporatutako magma hori oso denbora tarte laburrean hozten baita, ordu batzuk eta aste batzuen arteko denbora tartean. Honen ondorioz ez du denborarik izaten kristalak eratzeko. Arroka hauen adibide dira: [[Basalto]]a, [[andesita]], [[erriolita]] eta [[trakita]].
* [[Arroka plutoniko]]ak: Intrusiboak dira, magmak kanporako bidean [[Litosfera|lurrazala]] ez duenean osorik zulatzen sortzen dira. Egoera horretan magmak hozteko milaka urte behar izaten ditu eta kristalak eratzen dituzte, hozketa denboraren arabera kristalak handiagoak edo txikiagoak izango dira. Arroka hauen adibide dira: [[Granito]]a, [[granodiorita]], [[diorita]], [[sienita]] eta [[gabro]]a.
 
Honen arabera arroka igneoak lau multzotan sailkatzen dira:
* [[Felsiko|Arroka felsikofelsikoak]]ak: %70a baino gehiago silizioz osaturiko arroka igneoak dira, esate baterako [[granito]]a. Kolore argia eta dentsitate baxua izan ohi dute. [[Lurrazal kontinental]]eko arroka ugarienak dira.
* Tarteko arrokak edo andesitikoak: Gutxienez %25a silikato ilunak dituzten arrokak dira. [[Muga konbergente]]etako jarduera biolkanikoari loturik agertzen dira. Izena ematen dion [[andesita]] da adibide egokiena.
* [[Mafiko|Arroka mafikomafikoak]]ak: Silikato ilunen kopuru handiak dituzten arrokak dira. Dentsitate handia dute eta [[lurrazal ozeaniko]]a osatzen dute. Magnesio eta burdin kopuru handiagati dute ''mafiko'' izena. Arroka mafiko ugariena [[basalto]]a da.
* [[Arroka ultramafiko]]ak: Silikato ilunen kopurua %90etik gorakoa da. Lurrazalean nahiko urriak dira, ez ordea Mantuaren goiko partean. Adibide tipikoa [[peridotita]] da.
 
== Garrantzia ==
[[Geologia]]ren ikuspuntutik garrantzia handia dute hainbat arrazoi direla eta.
* [[Mantu]]aren konposizioaren inguruko informazioa ematen dute arroka hauetan dauden mineralek, sortu diren tenperatura eta presioa bereziki aztertzen delarik.
* Bolkanismo fenomenoak gertatu ziren datak zehazki kalkulatzea ahalbidetzen baitite, datazio erradiometrikoa erabiltzen da horretarako.
* Inguru tektoniko espezifikoen aztarnak izaten dituzte, plaken tektonikaren ereduak eraikitzeko lagungarriak izan daitezke.
 
{{commonskat}}
 
 
[[Kategoria:Arrokak]]