Arrantzaleen kofradia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Kategoria:Kofradiak gehitua HotCat bitartez
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Arrantzaleen kofradia''' [[arrantza]]ren inguruan jarduten dutenek osatutako elkarte bat da. Euskal Herriko arrantzako portu gehientsuenetan dago arrantzaleen kofradiaren bat<ref>CC-SA-BY http://www.argia.com/argia-astekaria/1989/zer-da-arrantzaleen-kofradiak ''Argia'', 2005-04-24</ref>.
 
== Historia ==
Zaharrenak [[Erdi Aroa]]n sortu ziren, XII. eta XIV. mendeen artean, baina modu antolatua XVII.ean zabaldu zen portu orotara. Hasiera batean [[krisi ekonomiko]]en astinduei aurre egiteko tresna moduan erabali ziren kofradiok.
 
Gaur egun, [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEko]] 16/1998 Legeak, ekainaren 25ekoak, arautzen ditu kofradiak, eta zuzenbide publikoko korporazio bezala ezaugarritzen ditu. Egiteko profesionala betetzen dute eta [[arrantzale]]en segurtasun laboralaz eta arrainaren salmentaz arduratzen dira. Hastapenean, hierarkikoa zen kofradien barruko antolamendua: lehenbizi patroiak edo ontzien jabeak, bigarren arrantzale arruntak eta azkenik aprendizak.
 
Gerora, orekatuz joan da kofradietako botere-banatzea. Arrantzaleek gero eta leku gehiago hartu dute kofradien egitura organikoetan eta orain, ia-ia posizio bera mantentzen dute [[armadore]]ek eta arrantzaleek.
 
Gaur egun, esate baterako, armadoreek nahiz arrantzaleek beregana ditzakete lehendakaritzako eta lehendakariordetzako karguak, nahiz eta, lehendakaria arrantzalea den kasuetan, armadore batek bete behar duen lehendakariordetza, eta alderantziz.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}