Arlesko Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
28. lerroa:
| goiburua=
}}
'''Arlesko Erresuma''', batzuetan '''Bi Burgundietako Erresuma''' edo '''Burgundiako Bigarren Erresuma''' deitua, [[Erdi Aro]]ko erresuma [[frankoak|frankoa]] izan zen, [[Rodano (ibaia)|RodanoRodanoren]]ren ibarra hartzen zuena, mendebaldeko [[Alpe]]etatik [[Mediterraneo]]raino. [[933]] aldean sortu zen, [[Burgundia Garaia]] eta [[Burgundia Beherea]] bateratu zirelarik. Hiriburua [[Arles]] zuen<ref name="presse">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.histoire.presse.fr/recherche/royaume-arles-01-09-1993-92486 |izenburua= Le royaume d'Arles |bilduma= | argitaletxea= histoire.presse.fr|sartze-data = 2016-05-20}}</ref>.
 
== Historia ==
[[879]]an, [[Luis II.a Frantziakoa]] hil ondoan, [[Boson Proventzakoa]]k, [[Karlos Burusoila]]ren ezkonanaiak, [[Burgundia Beherea|Burgundia Behereko Erresuma]] (''Juraz haraindiko Burgundia'') sortu zuen, hiriburua [[Arles]] zuena<ref name="presse"></ref>. [[888]]an, berriz, [[Karlos III.a Gizena]] enperadorearen heriotzaren ostean, [[Rodolfo I.a Borgoinakoa|Rodolfo Auxerrekoa]] Burgundiako kondeak [[Burgundia Garaia|Burgundia Garaiko Erresuma]] (''Juraz honaindiko Burgundia'') eratu zuen.
 
[[933]]an, [[Hugo Arleskoa]]k Burgundia Beherea eman zion [[Rodolfo II.a Borgoinakoa|Rodolfo II.a]] Burgundia Garaiko erregeari; horren aldera, Rodolfok uko egin zion Italiako koroari. Era horretan, Burgundia Garaia eta Beherea bateratu ziren, Arlesko Erresuma sortuz. [[937]]an [[Konrado III.a Borgoinakoa|Konrado III.ak]] jarauntsi zuen erresuma, eta [[Rodolfo III.a Borgoinakoa|Rodolfo III.ak]] [[993]]an. Rodolfo III.a [[1033]]an hil zen, ondorengorik gabe; [[Konrado II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Konrado II.a]] enperadoreak oinordetu zuen Arlesko koroa, eta handik hara [[Germaniako Erromatar Inperio Santu|Germaniako enperadoreak]] izan ziren Arlesko erregeak, erresumak autonomia handia atxiki zuen arren<ref name="historyf">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.historyfiles.co.uk/KingListsEurope/FranceBurgundy.htm#Frankish%20Kingdom%20of%20Burgundy |izenburua= Frankish Kingdom of (Upper) Burgundy |bilduma= | argitaletxea= historyfiles.co.uk|sartze-data = 2016-05-21}}</ref>.