«Arkonte»: berrikuspenen arteko aldeak

84 bytes removed ,  Duela 3 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Atenas]]ko konstituzioan, hoberen ezagutzen dena, [[zuzeneko demokrazia]]ren sistemaren zati bezala, arkonteak, zozketa bidez aukeratzen ziren euren burua aukeraketara aurkeztu zuten hautagaien artean, kargua, bizitzan behin bakarrik izango zenaren muga bakarrarekin, aukeraketa baino lehen, [[Areopagoa]]k galdeketa egiten zien hautagaiei, baina azterketak, batez ere, hiritartasun eta erlijio legitimitatean zetzan. [[Aristoteles]]ek [[Atenastarren Konstituzioa]]n, honela deskribatzen du galdeketa:
 
{{aipu|Zein da zure aita, eta ze herritik dator? Zein izan zen zure aitaren aita? Zein zure ama? Zein zure amaren aita eta ze herritan izan zuen jatorria? Ba al duzu zure arbasoek utzitako Apoloren santutegirik eta zure etxea babesten duen [[Zeus]]ik? Non daude zure santutegiak? Zure familia lurperatuta dagoen mausoleorik ba al duzu? Non dago? Behar den begirunea al diezu zure gurasoei eta estatuak ezartzen dituen zerga eta soldadutza betebeharrak betetzen al dituzu? | Atenastarren konstituzioa, 55.3}}
 
[[K. a. 750eko hamarkada|K. a. 753]] eta [[K. a. 680ko hamarkada|K. a. 682]] bitartean, eskumena, hamar urteko epeetan betetzen zen, ordutik aurrera, agintaldia urte betera jaitsi zen.
 
Jatorrian, arkonteak hiru ziren:
* arkonte eponimoa, (αρχων επονυμος), [[K. a. 487|K.a. 487]] urtera arte gobernuaren nagusia eta magistratu nagusia. Narrazio historikoetan, urteak, urte horretan arkonte eponimoa izan zenaren izenarekin identifikatzen ziren.
 
* arkonte erregea edo ''basileusa'' (αρχων βασιλεύς), antzinako errregeen funtzio erlijiosoak hartu zituen. Ospakizun erlijiosoen antolatzailea eta Areopagoaren burua zen. Hilketa eta fedegabetasun kontuez arduratzen zen. Erlijio debekuak inposatzeko gai zen ere.
* arkonte polemarkoa (πολεμαρχος), jatorrian armadaren nagusia zen, baina erregeengandik jasotako eskumen militar hau [[Strategos|Strategosek]]ek hartu zuten K.a. 487 an, arkonteak zozketaz aukeratzen hasi zirenean. Erlijio funtzioak zituen ere:
** Gudan hildako soldaduen oroitzapen ekintzetako buru zen.
** Tirau hiltzaile izan ziren [[Harmodio]] eta [[Aristogiton]]en omenezko erritu sakrifizioak eskaintzen zituen.
** [[Meteko|Metekoen]]en, hiritarrak ez ziren biztanleak kontuetaz arduratzen zen, justizia auziak ikuskatzen.
Aristotelesek hiru arkonte nagusiekin batera beste sei arkonte (thesmothetai, administratzaile judizial antzekoak) aipatzen ditu, baina data ezezaguna da. Azkenik, Klistenesek idazkari bat gehitu zuen, beste bederatzien agiriak idazteaz arduratzen zena