Aragoiko Joanes II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
9. lerroa:
Nafarroako Blanka [[1441]]ean hil zen. Legezko erregetza titulua [[Karlos Bianako Printzea|Karlos semeari]] zegokion, baina testamentuan Blankak jaraunspen hori Joanesek berretsi zezan eskatu zuen. Joanesek ez zuen baiezkoa eman, eta semearentzat ordezkaritza (''lugarteniente'' titulua) baino ez zion utzi. Gainera, [[1444]]an berriz ezkondu zen [[Joana Enriquez]]ekin, Blankaren testamentua urratuz.
 
Karlosen nahigabeak eta erresumako nobleziaren zatiketak gerra zibila eragin zuten. Nafarroako noblezia bi zatitan bereizi zen, [[Beaumondarrak|Beaumondarrek]] Karlosen alde egin zuten, eta [[Agramondar|AgramondarrekAgramondarrak]] JoanesenJoanesekin lerrotu ziren. [[Nafarroako Gerra Zibila|Borroka horretan]] Joanes II.ak [[1452]]an Karlos atzeman zuen [[Oibar]]ren. Oinordegabetuta, [[Lleida]]ko Gorteek eskatuta Karlos askatu zuten Karlos. Hau, herbesteratutaErbesteratuta, Napolira joan zen Alfontso V.a osabaren babespeanbabespera.
 
Alfontso V.ak, [[1454]]an, Joanes II.a Aragoiko Koroako oinordekoa izendatu zuen. Lau urte geroago, Alfontso V.a hil zen. Horrenbestez, Joanes II.ak Aragoiko koroa jaso zuen, nahiz eta Karlos semeari Kataluniako gobernua uztera behartu zuten. Lleidan bilduta [[1460]]an, Gorteek semea eska zezan eskatu zioten Joanes II.ari. Hurrengo urtean, Villafranca del Penedesko kapitulazioaren bidez, Katalunian sartzea debekatu zioten, eta boterea murriztu ere egin zioten.
 
Karlos semea [[1461]]eko [[irailaren 23]]an hil zen, biriketako gaixotasunaren ondorioz. Hala ere, Joana Enriquez amaordeari pozoindu izana egotzi zioten batzuek Joana Enriquez amaordeari. Honek eta Villafranca del Penedesko kapitulazioaren urraketak [[Kataluniako Gerra Zibila]] eragin zuen. Aldi berean, herrialdeko nekazariak matxinatu ziren. Joanes II.ak [[Aragoi]], [[Valentzia]] eta [[Sizilia]]ko leialtasuna erdietsi zuen.
 
[[Roger Pallarés]] buru zuen [[Kataluniako Generalitat]]eko armadak [[Girona]]n Joana Enriquez eta semea ([[Fernando Katolikoa]] izatekoa) inguratu zituen lau hilabetez. [[Frantzia]]ko erregearen laguntzarekin, Joanes II.ak setiosetioa apurtu ahal izan zuen. Laguntzaren truke [[Frantziako Lois XI.a]]ri agindutakoa 200.000 urrezko dobla izanordaindu beharko ziren. Ordaindu ezean, gertatu zen bezala, Frantziak [[CerdaynaCerdanya]] eta [[Rosellon]] lurraldeak eskuratuko lituzke.
 
Joanesek borrokan jarraitu zen, urteak urte eta gaixotasunak gaixotasun. Fernando semeak lagunduta, [[1472]]an [[Bartzelona]]n sartu ahal izan zen, matxinoei men egitera behartuz. Estatu-arrazoi zela eta, garaituak gupidaz tratatu zituen, eta, 1472ko urrian, gerra amaitu zen.
 
Azken ekintza Rosellon eta CerdaynaCerdanya berreskuratzea izan zen, baina [[1479]]ko [[urtarrilaren 19]]an, 82 urte zituela, hil zen. [[Nafarroako Leonor I.a|Leonor]] alabak Nafarroako koroa jaso zuen, eta Fernandok, Aragoikoa.
 
== Familia ==