Aragats: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
19. lerroa:
| ohiko bidea = Aragats (herria, 1.900 m)
}}
'''Aragats'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0162.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia}}</ref> —''Aragats mendia'' bezala ere ezaguna— ([[armeniera]]z ''Արագած'', "Aragats Lerr" generikoarekin, 4.095 m) [[Armenia]]ko mendirik altuena da. [[Geruza-sumendi|Estratosumendia]] da eta bere azken [[erupzio (argipena)|erupzioaren]] data ez da ezagutzen<ref>[http://www.volcano.si.edu/world/volcano.cfm?vnum=0104-06- Aragats] [[Smithsonian Institution]]en ''Global Volcanism Program'' webgunean.</ref>.
 
== Kokapena ==
Bere izena daraman [[Aragatsotn]] ("Aragatsen behean") probintzian dago, [[Erevan]]etik 40 bat km ipar-mendebaldera. Errepide batzuek mendia inguratzen dute; ibilbide borobil horretan topatzen diren hiri nagusiak [[Ashtarak]] probintziaburua (hego-ekialdean), [[Aparan]] (ipar-ekialdean), [[Artik]] (ipar-mendebaldean) eta [[Talin]] (hego-mendebaldean) dira.
 
== Ezaugarriak ==
Egun estatuko tontorrik garaiena bada ere, ez du armeniarrentzat ikurraren funtzioa betetzen: herri honetako kideentzat mendi nazionala [[Ararat]] da, Erevanetik ikusgai dena baina [[turkia]]r estatuarekiko mugaz bestaldean, nagusiki [[Kurdistan|kurduak]] bizi diren lurraldean. [[Armeniar genozidioa]]ren aurretik, ordea, armeniarrak ziren nagusi alde honetan.
 
Bere magalean [[Biurakan behatokia]] eta [[Amberd]]eko gotorlekua daude. Lehena historikoki garrantzitsua izan da, batez ere [[argazkigintza]]ren gaineko ikerketa batzuetarako.
 
Mendia nahiko helmuga ezaguna da mendizaleentzat, are gehiago udan: garai honetan eguraldiaren laguntzaz bere igoera erraztu egiten da; hala ere eguraldi aldaketak supituan gerta daitezke. Lau tontor nagusi daude: iparraldekoa da altuena eta teknikoki prestakuntza handiagoa eskatzen du; besteak mendebaldekoa (4.80 m), ekialdekoa (3.916) eta hegoaldekoa (3.879, igotzen errazena dena).
 
[[Fitxategi:Mount Aragats3.jpg|thumb|leftezkerrera|280px|'''Aragats''' elurtuta.]]
== Kondaira ==
[[Mito]] baten arabera tradizio kristauan [[Gregorio Argitzailea]] deitzen den santua -Armeniako [[patroi (argipena)|patroia]]- behin mendian otoitz egiten hasi zen; une horretan zerutik inoiz itzaltzen ez zen [[kriseilu]]a jaitsi zen, berari argia eskaintzeko.