Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
|armarri_irudi= Coat of arms of the United Arab Emirates.svg
|lema_nazional=
|ereserki_nazional= {{lang|ar|عيشي بلادي}}<br />"[[Ishy Bilady]]"<br>[[Fitxategi:Ishy Bilady.ogg|centererdian|250px]]
| mapa_irudi = United Arab Emirates (orthographic projection).svg
| mapa2_irudi = United Arab Emirates - Location Map (2013) - ARE - UNOCHA.svg
|oharrak=
}}
'''Arabiar Emirerri Batuak'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref> ({{lang-ar|دولة الإمارات العربية المتحدة}}, ''{{transl|ar|Dawlat al-Imārāt al-'Arabīyah al-Muttaḥidah}}'') [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbileko]] estatu burujabea da, [[Arabia|Arabiar penintsularen]] hego-ekialdean kokatua, [[Persiar golkoa]]ren ertzeko bederatzi printzerrietako zazpi hartzen dituena: [[Abu Dhabi (emirerria)|Abu Dhabi]], [[Ajman]], [[Dubai (emirerria)|Dubai]], [[Fujaira]], [[Ras al-Khaima]], [[Xarja]] eta [[Umm al-Qaiwain]]. 83.600 kilometro koadro ditu luze-zabalean, eta 9,2 milioi biztanle zituen [[2016]]an.<ref name="zenbatespen"></ref> Hiriburua [[Abu Dhabi]] da.
 
Munduko lurralderik aberatsenetakoa da; [[petrolio]]a da bertako ondasun ia bakarra (mundu osoko petrolio esportazioen %6,2 [[2014]]an).<ref>{{erreferentzia|egilea= |url=http://atlas.cid.harvard.edu/explore/?country=undefined&partner=undefined&product=910&productClass=HS&startYear=undefined&target=Product&year=2014 | izenburua=Petroleum Exports by Country (2014) |sartze-data=2018-8-14 |argitaletxea=Harvard Atlas of Economic Complexity, atlas.cid.harvard.edu}}</ref> Beti ere, gero eta pisu handiagoa du turismoak bertako ekonomian, batez ere [[Dubai]]n.<ref name="dub">{{erreferentzia|egilea= Sophia, Mary |url=http://gulfbusiness.com/dubai-ranks-fifth-among-top-global-destinations-travellers/ | izenburua=Dubai Ranks Fifth Among Top Global Destinations For Travellers |sartze-data=2018-8-14 |argitaletxea=Gulf Business, http://gulfbusiness.com}}</ref>
 
=== Eskualde naturalak ===
* Herrialdeak 650 kilometroko itsasertza du Persiar golkoaren hegoaldean. [[Gatzaga|Gatzagek]] hartzen dute kostalde horren zati handiena, eta barnealderantz ere hedatzen dira. [[Dubai]] da portu naturalik handiena. Uharte asko daude golkoan, eta eztabaida dago [[Iran]] eta [[Qatar]]rekin horietako batzuen jabetzaz. Uharte txikienek, [[koralezko uharri]]ek eta [[hondarpe]]ek nabigazioa zailtzen dute.<ref name="countri"></ref>
 
* Hego-ekialdean 90 kilometroko kostaldea du [[Omango golkoa]]n, [[Al Batinah]] eskualdearen iparraldeko muturra. [[Hajar]] mendigune garaiak bereizten du Al Batinah herrialdeko gainerako lurraldeetatik, eta Arabiar Emirerri Batuen eta [[Oman]]en arteko muga egiten du. <ref name="countri"></ref>
 
* [[Abu Dhabi (emirerria)|Abu Dhabiren]] hegoalde eta mendebaldean [[duna]] eremu zabalak daude, [[Saudi Arabia]]ko [[Rub al-Khali]] basamortuarekin bat egiten dutenak. Bi [[oasi]] handi daude bertan; hegoaldean [[Liwa]] dago, Saudi Arabiako mugatik gertu, eta 100 kilometro ipar-ekialderago [[Buraimi]], Abu Dhabi eta Omanen arteko mugaren bi aldeetara zabaldua.
 
<gallery mode="packed" heights="150">
Rolling Sand Dunes of Abu Dhabi.jpg|Dunak [[Abu Dhabi (emirerria)|Abu Dhabin]], [[Liwa]]tik hurbil
1501200713074_Acacia_tortilis.jpg|[[Akazia]]k [[Fujaira]]n
Palm Jumeirah from a beach in Dubai 3.jpg|Hondartza, [[Dubai]]
</gallery>
 
=== Klima ===
[[Basamortuko klima]] dago Arabiar Emirerri Batuetan; udak oso beroak dira eta neguak beroak. Udako batez besteko tenperatura maximoak 45° C-tik goragoak dira itsasertzeko zabaldian. Hajar mendigunean, garaiera dela-eta, tenperaturak freskoagoak dira. Neguko batez besteko tenperatura minimoak 10° C eta 14° C artekoak dira. Uda amaieran, kostaldeko giroa eramangaitza da, xarqi izeneko hego-ekialdeko haize hezearen erruz. Itsasaldean urteko batez besteko prezipitazioa 120 milimetro ingurukoa da, eta 350 milimetrokoa mendialdean. Tarteka [[hauts ekaitz]]ak izaten dira.<ref name="countri"></ref>
 
<div style="width:100%;">
</div>
== Historia ==
[[Fitxategi:UAE Father of the Nation.jpg|thumb|righteskuinera|180px|[[Zayed bin Sultan al-Nahyan]], Arabiar Emirerri Batuetako lehenbiziko presidentea.]]
Gaur egun herrialdea osatzen duten [[emirerri]]ak [[Erresuma Batua]]ren babespeko lurraldeak izan ziren [[1852]]tik aurrera. [[1971]]n, independentzia lortu zuten gaur egun herrialdea osatzen duten zazpi emirerrietako seik eta, bat eginik, gaur egungo estatua osatu zuten. Arabiar Emirerri Batuetako zazpi estatuek zeinek bere erregea dute, eta Soberanoen Batzorde Nagusian biltzen dira guztiak; batzorde horretan hautatzen dira presidentea eta presidenteordea.
 
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
[[Fitxategi:Population pyramid of the United Arab Emirates 2016.png|thumb|righteskuinera|300px|Emiratoetako [[biztanleria-piramide]]a, [[2016]].]]
2016an 9.269.612 pertsona bizi ziren Arabiar Emirerri Batuetan.<ref name="zenbatespen"></ref> Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %21 dira, 15-24 urte bitartekoak %13,5, 25-54 urte bitartekoak %61,1, 55-64 urte bitartekoak %3,2 eta 65 urtetik gorakoak %1,1. Bizi itxaropena 77,7 urtekoa da; 75 urtekoa gizonezkoena eta 80,4 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).<ref name=cia></ref> Etorkin asko dagoenez, gizonezkoak emakumezkoak halako bi dira herrialdean (2,18 2017an).<ref name=cia></ref>
 
=== Banaketa etnikoa ===
Biztanleriaren %11,6 besterik ez da jatorriz emirerribatuarra. %59,4 Asia hegoaldeko etorkinak dira (%38,2 [[india]]rrak, %9,5 [[bangladesh]]tarrak, %9,4 pakistandarrak), %10,2 [[egipto]]arrak eta %6,1 [[Filipinak|filipinarrak]] (2015eko zenbatespena).<ref name=cia></ref>
 
=== Hizkuntzak ===
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:DubaiSkyscrapers.JPG|thumb|300px|[[Dubai]] hiriko etorbide nagusia]]
[[Golkoko Lankidetza Kontseilu]]ko ekonomietan bigarrena da Emiratoetakoa, [[Saudi Arabia]]koaren ondotik,<ref>{{erreferentzia|egilea= |url=http://khaleejtimes.com/kt-article-display-1.asp?xfile=%2Fdata%2Feditorschoice%2F2013%2FDecember%2Feditorschoice_December12.xml&section=editorschoice | izenburua=UAE's economy growth momentum set to pick up |sartze-data=2018-8-14 |argitaletxea=Khaleej Times, khaleejtimes.com}}</ref> eta [[petrolio]]a da bertako ondasun ia bakarra. Eskualde honetako ohiko ekonomia jarduerak [[basamortu]]koak ziren, nomadenak askotan: [[datil]]en bilketa, [[perla|perlen]] arrantza, [[gamelu]] zaintza eta [[arrantza]]. Baina, [[1960ko hamarkada]]n, munduko petrolio-eskualde nagusietakoa bihurtu zen eta, geroztik, petrolioaren industriak sortzen ditu lanpostu eta aberastasun gehienak.
 
Arabiar Emirerri Batuak [[LPEE]]ko ([[LPEE|Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea]]) kide dira. [[1990]]ean, [[Golkoko Gerra]]ren ondorioz, atzerriko kapitalek alde egin zuten, baina berehala itzuli ziren eta Emirerrien ekonomiak gorantz jarraitu zuen. Harrezkero, nabarmen aldatu da herrialdearen egoera, eta Europako mendebaldeko herrialdeetakoen antzeko biztanleko errenta du gaur egun.
 
Gobernua beste diru-iturri batzuk sendotzeko ahaleginak egiten ari da, petrolio-erreserba mugatuekiko mendekotasunetik askatzeko, eta indar handia hartzen ari da [[turismo]]a, batez ere [[Dubai (emirerria)|Dubain]]. Izan ere, munduko norako turistikoetan bosgarrena da [[Dubai]] hiria.<ref name="dub"></ref>
 
== Erreferentziak ==
 
{{Arabiar Emirerri Batuetako emirerriak}}
 
[[Kategoria:Arabiar Emirerri Batuak| ]]