Arabako ermandadeak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
95.16.94.47 (eztabaida) wikilariaren 6138253 berrikuspena desegin da
Etiketak: Birbideratzea ezabatu da Desegin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Arabako anaiarteak''' [[1417]]. urtetik aurrera, [[Araba]]n [[Ahaide nagusiak|ahaide nagusien]] gehiegikeriak geldiarazteko sortu ziren herri-elkarte edo federazioak izan ziren. Arabako herri batzuk [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroako]] beste herri batzuekin bilduak ziren [[XIII. mendea]]ren bukaeran (Gatzaga Buradon, Gasteiz eta Agurain, 1282an; Gatzaga Buradon, Gasteiz, Agurain, Gesaltza Añana, Bastida, Argantzun, Urizaharra, Korres, Antoñana eta Kanpezu, 1296an), eta [[XIV. mendea]]ren hasieran (Gasteiz, Trebiñu, Gesaltza Añana, Korres, Beranturi, Agurain eta Urizaharra); baina [[XV. mendea|XV. mende]] arte ez ziren Arabako anaiarteak benetan gorpuztu.
 
Esan bezala, 1417. urtean batu ziren anaiartean Gasteiz, Trebiñu eta Aguraingo herriak, baina ez zuen arrakastarik izan. 1449. urtean, [[Henrike IV.a Gaztelakoa|Henrike IV.a]] Gaztelako erregeak anaiarte bakar batera bildu nahi izan zituen Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Burgosko iparraldea, Santander eta Errioxako hiri eta herri guztiak; baina ez zuen horrelakorik lortu. [[1463]]. urtean hasi zen lurraldeko herri eta hiri guztiak jaso zituen Arabako Anaiartea baturik egituratzen, lurraldeko anaiarte txikiak batu ondoren (hiri-anaiarteak eta lur zabaleko anaiarteak). Urte hartako [[urriaren 4]]an sortu zuten [[Rivabellosa]] herri mugakidean, gaur egun [[Erriberabeitia]]ko udalerrian dagoena, beti ere [[Burgosko probintzia]]rekiko mugan. Bertan, bost hiribildu barne gelditu ziren, [[Agurain]], [[Gasteiz]], [[Miranda Ebro|Miranda de Ebro]], [[Pancorbo]] eta [[Sajazarra]]. Horietaz gain, tokian tokiko 26 anaiarte eta 2 biltzar (Donemiliaga eta Harana) zeuden. Halaber, litekeena da hauek guztiak ere bertan egotea: "Salinas de Añana" bere herrixkekin, "Monreal de Murguía" Zuiako Anaiartean, "Alegría" eta "Elburgo" Iruraizkoan, "San Vicente" eta "Contrasta" Aranakoan, "Corres" eta "Laminoria" Arraiakoan, "Arceniega" eta "Villarreal". Guztira, 23 arabar hiribilduetatik 11, "Vitoria" barne. Ez zeudenak Antoñana, ''Santa Cruz de Campezo'', Lagran, ''Peñacerrada'', "Labastida", ''Salinillas de Buradón'' eta Berantevilla izan ziren. 7 hauek batu ziren 1463 eta 1502 artean, eta garai hartantxe Arabatik bereiztuko dira Miranda, Pancorbo, Villalba de Losa, Losas de Susos eta Saja. Bernedok 1490ean, Labrazak 1501ean eta Laguardiak 1500-1506an bat egin zuten. Azkenik, "Treviño" eta "La Puebla de Arganzón" ez ziren inoiz Anaiarteko kideak izan.
5. lerroa:
Berrogeita hamalau anaiarte txiki zituen Arabako lurraldeak [[XVI. mendea]]n, sei multzotan banatuak (berrogeita hamabost anaiarte txiki [[XIX. mendea]]n). Arabako segurantza begiratzea eta gaiztaginak epaileen esku uztea eta epaitzea ziren anaiartearen betebehar nagusiak. Hasierako anaiarteak bi buruzagitza nagusi zituen: hogeita bat herri harresidunez arduratzen zen bata, eta lur zabaleko herriez bestea.
 
== Tokian tokikoak ==
G. Martínez Díezen arabera, 1537 eta 1804 artean hauexek ziren 54 anaiarte txikiak:
 
# ''Valderejo''