Arabako Mendialdea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
Haran horietatik abiatzen dira [[Kanpezu]]ko sakanerainoko korridoreak, Izkizeko basoa, eta [[Bernedo]]tik [[Urizaharra|Urizaharrerainoko]] korridorea Toloño mendilerroaren oinean. Oztopo geografiko horrek baditu, noski, bere iraganbideak: Kodeskoa eta Ebro ibaiak [[Conchas de Haro]]n duen irtenbidea dira nagusiak. Iraganbide horien bitartez giro atlantikoa eta Mediterraneoa hegoalderantz sartzen dira, zona horien ezaugarri klimatiko eta biogeografikoak aldatzeraino; eragin horren lekuko da Kanpezu, besteak beste. Eskualde honetako klima iraganbidekoa dela esan daiteke, ozeanikoaren eta mediterraneoaren erdibidekoa. Euriak oso gorabehera handikoak dira leku batzuetatik besteetara: mendia hurbilago, euria ugariago.
 
Dena dela, urtean batez besteko euria 700 eta 1.500 mm bitartean dago. Tenperaturak urtean batez beste 1l°C-koak dira. Ekialdean, [[sinklinal]]aren hegoko alderdiko eranskin gailen txikien gainean, topografia malkartsuko mendi sail eta haran definituak ageri dira (Harana, Antoñana); lurralde horietan, egiturazko antolamendua konplexuagoa da, eta ezaugarri klimatikoak ñabardura handiagoz aztertu behar dira: aldameneko zenbait eskualdetan baino euri gehiago egiten du (Trebiñuko arroa, kasu), garaiera handiagoan baitago. Landaredia ugaria eta askotarikoa da, eta lekuan lekuko ezaugarri topografikoei oso lotua dago: iparrera begira dauden hegaletan, pagoa (''[[Fagus syivatica]]'') eta haritza (''[[Haritz kandudun|Quercus robur]]'') dira nagusi; hegora begira daudenetan, sahatsa, besteak beste. Alderdi horietan, ''[[Ametz|Quercus pyrenaica]]'' aipatu behar da; adibidez, Izkizeko mendietan lur-eremu handi samarra hartzen du erkametzak, eta horren kariaz gune natural izendatu dute. Hegoaldeko mendilerroen laiotzetan, hezetasun ugariaren eraginez, pagadiak ageri dira ostera, erkametzak baino garaiera handiagoko lekuetan. Aitzitik, egutera molde mediterraneokoa da, leku garaienetan ezpeleta eta artadia (''[[Quercus ilex rotundifoiia]]'') nagusi baitira, eta beherenetan abaritza (''[[Abaritz|Quercus coccifera]]'') eta [[erromero]]a.
 
Demografiaren bilakaera biztanle-galtze izugarriak markatu du, [[XX. mendea]]ren hasieratik gaurdaino: [[1990]]ean 8.042 biztanle zituen, eta 1991n 3.197 besterik ez ziren; murrizketa, beraz, % 60koa da ia. Dentsitatean asko nabarmendu da, noski: XX. mendearen hasieran kilometro koadroko 16,5 biztanleak gaur egun 6,6 besterik ez dira.