Arabako Lautadako kuadrilla: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
== Geografia ==
=== Mugakideak ===
Iparraldean [[Gipuzkoa]]ko [[Debagoiena]] eta [[Goierri]]ko eskualdeekin egiten du muga; hegoaldean, [[Entzia-Iturrietako Partzuergoa]]rekin; ekialdean, [[Nafarroa]]ko [[Burunda]]rekin, eta mendebaldean, [[Gasteiz]]ekin.
 
=== Inguru naturala ===
121. lerroa:
Euskalkiei dagokienez, [[Koldo Zuazo]]k "Arabarrak Euskararen Herrian" ([[1999]]) izenburuko liburuan azaldu bezala, Arabako Lautadako kuadrilla bitan egongo zen banatuta euskalkiaren arabera: [[Barrundia]] aldea mendebaldeko eremu barruan, eta gainontzeko lurraldea erdialdekoan. Lehenengo eremuak, Barrundiak alegia, [[bizkaiera|mendebaleko euskararen]] lurraldea den eta beste aldean dagoen Debagoienarekin bat egingo zuen, Aramaioko euskalki motarekin bat beraz. Bonapartek bereizketa horixe egiten zuen, Landa eta Uribarri Ganboa herriak Leintz ibarra eta Oñatirekin batera sailkatu zituenez.
 
Bestela, [[Donemiliaga]], [[Agurain]], [[Iruraitz-Gauna]] eta eskualdeko gainontzeko herriek tarteko hizkera baten lurraldea osatuko zuten, hiru euskalki lurralderen nahasketa: Alde batetik, gipuzkeraren (gaur egun [[gipuzkera|erdialdeko euskara]]) osagarriak edukiko zituen, eta hori geografikoki erabat azalduta dago [[Zegama]] beste aldean gelditzen delarik. Beste alde batetik, Sakanako hizkerak eragin nabarmena izango zuen, jakina, [[nafarrera]]rena, alegia. Eta, azkenik, mendebaleko euskararen eragina lurralde honetara iritsiko zen.
 
Gaur egun, euskal hiztunen portzentajea % 15-20koa da, eta azken urteotan Aguraingo [[ikastola]]n eta hezkuntza arloan ezagutza areagotzea lortu dute. Azkenik, [[Araba Euskaraz]] hiru aldiz antolatu dute eskualdean, birritan Agurainen ([[1985]] eta [[2010]]ean) eta [[Araia]] eta [[Zalduondo]]n behin ([[1998]]an).