1766ko matxinada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Testuinguru ekonomikoa: Garia hitza gaizki idatzita zegoen eta zuzendu egin det.
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
33. lerroa:
[[Garau-tasa|Gariaren liberalizazioa]] [[1765eko uztailaren 11ko Errege Pragmatika]]rekin eman zen lehengoz [[Espainia]]n<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Real Pragmatica por la qual su magestad se sirve abolir la tasa de granos, y permitir el libre comercio de ellos en estos reynos|hizkuntza=es|data=2010-01-29|url=http://www.liburuklik.euskadi.eus/jspui/handle/10771/9387|sartze-data=2018-08-31}}</ref>. [[Frantzia]]n [[Anne Robert Jacques Turgot]]ek jarri zuen martxan 1763 eta 1764 artean, baina bertan behera geratu zen. 1774an Turgotek berriro abiarazi zuen neurri hori, eta [[irinen gerra]] deitutako altxamendua eragin zuen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=José Carlos Rodríguez - Turgot|hizkuntza=es-ES|url=http://www.ilustracionliberal.com/40/turgot-jose-carlos-rodriguez.html|aldizkaria=Club de Libertad Digital|sartze-data=2018-08-31}}</ref>. Egoera hartan, arrazoi ezberdinak zirela-eta, ohikoak izan ziren Europa osoan [[janari-matxinada]] deitutakoak. Adibidez, [[Esquilacheren aurkako matxinada]] testuinguru berean gertatu zen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Nuevatribuna|izenburua=Los motines de 1766|hizkuntza=en|url=https://www.nuevatribuna.es/articulo/cultura---ocio/motines-1766/20150129111551111859.html|aldizkaria=Nuevatribuna|sartze-data=2018-08-31}}</ref>.
 
Madrilgoaren ostean, hainbat altxamendu izan ziren Espainia osoan 1766an. Martxoaren 31n Alacanteko [[Tobarra|Tobarran]], apirilaren 6an [[Cuenca (Espainia)|Cuencan]] eta [[Zaragoza]]n. Hilabete horretan, [[Aragoi]] eta [[Katalunia]]ko hainbat herritan. Eta apirilaren 14a baino lehen [[Elx|Elxen]] ere<ref name="Txanton" />. Gipuzkoako matxinada eta gero ere, [[Béjar]], [[Salamanca]], [[Hervas]], [[Lorca]]n, [[Mancha Real]]en eta, ondoren, [[Jaén]]en. Apirilaren 26an [[Toboso]]n eta [[Campo de Criptana]]n, ondoren [[Totana]]n<ref name="Txanton" /> Guztira, ehun altxamendu baino gehiago izan ziren 1766an, eta historialari batzuek proposatu dute Esquilacheren aurkako matxinada ezin dela gertakari isolatu gisa ulertu<ref>{{Erreferentzia|izena=Rafael|abizena=Olaechea|izenburua=Resonancias del motín contra Esquilache en Córdoba (1766)|orrialdeak=75–124|hizkuntza=es-ES|data=2013-07-04|url=https://publicaciones.unirioja.es/ojs/index.php/cigh/article/view/1928|aldizkaria=Cuadernos de Investigación. Geografía e Historia|alea=1|zenbakia=4|issn=0210-3664|sartze-data=2018-09-12}}</ref>.
 
Liberalizazioaren bultzatzaileen ustez, gariaren prezioa askatzeak ez zuen desagerraraziko gosea edo espekulazioa, baina bai lortuko zuen irabaziak gari produktoreengana joatea, eta haien ustez baxua zen ogiaren prezioa igotzea<ref name="gallego" />.
72. lerroa:
Alea jatorrizko etxera itzuli eta gero, [[kanpai]]ak jo zituzten, eta inguruko baserrietako jendea Azkoitiko plazara jaitsi zen. Jauntxoak laster agertu ziren plazan eta, zer nahi ote zuten galdetuta, garia 30 errealetan anegako eta artoa 20tan jartzeko eskatu zieten baserritarrek. Eskariari kasu egin, eta jendea lasai geratu zen. Arratsaldean, ordea, albisteak Azpeitira iritsi ziren: alde batetik matxinatuen bidetik, lortutakoa azalduz; bestetik, jauntxoen aldetik, arriskua zegoela ohartaraziz. Bigarrenek euren jabetza defendatzeko hainbat baserritar deitu zituzten, armak eskuetan, herria babesteko.<ref name="Yakintza">{{Erreferentzia|abizena=Gurruchaga|izena=Ildefonso|urtea=1933|izenburua=Funtsak: La Machinada del año 1766 en Azpeitia|hizkuntza=es|url=http://catalogo.sanchoelsabio.eus/Record/156545|aldizkaria=catalogo.sanchoelsabio.eus|sartze-data=2018-09-24}}</ref>
 
Arratsalde hartan bertan, Azkoitiko alkateak mezua bidali zion [[Loiolako Santutegia|Loiolako Santutegiko]] erretoreari, bertan zituen langileak armatu eta herrira bidaltzeko Azpeitia defendatzera. Baina langileei zer gertatu zen azalduta, Azkoitikoen alde jarri eta ez zirela joango esan zioten erretoreari<ref name="Yakintza" />. Are eta gehiago, "«Azpeitiaren aurka etorriko zirela esan zuten, baina ez bere alde"»<ref group="oh">''Respondieron que vendrían contra la Villa de Azpeitia, pero no a favor de ella''</ref><ref name="Txanton" /> Iluntzean, ikusita dena bakean zegoela, Azpeitiko jauntxoek etxera lasai bueltatzeko esan zieten baserritarrei; baina hauek jakin nahi izan zuten, orduan, zergatik deitu zieten. Zergatia jakinda, Azkoitikoekin ados zeudela esan eta alearen prezioa jaisteko matxinatu ziren haiek ere. Jendetza biltzen hasi zen, kanpaiak jo zituzten eta [[Urrestilla]]ko matxinoak ere jaitsi ziren herrira<ref name="Yakintza" />.
 
Arratsaldeko zazpietan, [[txirula]] eta [[danbor]]ra hartuta, Loiolara joan ziren. Bertako langileak hartu eta Azkoitiraino abiatu ziren, bertakoekin Azpeitira bueltatu eta indarra egiteko asmoz. Azkoitian gauzak erre eta biolentzia erabiltzeko mehatxua egin zuten, eta gauean lortu zuten azkoitiarrek Azpeitira laguntzea. Garaiko iturrien arabera, 2.000 bat matxinatu ziren, eta aurrean jauntxo bat eta hiru [[apaiz]] jarri zituzten, aizkora eta banderekin<ref name="Yakintza" />.
176. lerroa:
Eibarren atxilotutakoak Azpeitian epaitu zituzten. Matxinadaren arduradunen artean herriko izen nabarmen batzuk zeuden, tartean aurretik kargu publikoak izandakoak ere<ref name="Debarroa" />. Gainera, 175 matxinaturi isun kolektiboa jarri zitzaien, bakoitzak 4 dukat ordaindu behar zituen, baina norbaitek dirurik ez balu, guztien artean ordaindu behar zen; matxinada kolektiboa izan zen seinale<ref name="Debarroa" />. Eibarrek ere bere gain hartu behar izan zuen militarren egonaldiak eragindako gastua<ref name=":5" />.
 
Sententziak gogorrak izan ziren guztientzat, nahiz eta ez zen egon [[heriotza zigor]]rik. Jauntxoek heriotza zigorrak eskatzen zituzten, eta Barreda korrejidoreak horretarako baimena eskatu zuen [[Valladolid]]en<ref>{{Erreferentzia|izenburua=JAUNTXOAK HERIOTZA-ZIGOR ESKE|hizkuntza=eu-ES|data=2015-03-18|url=https://apirila1766.wordpress.com/2015/03/18/jauntxoak-heriotza-zigor-eske/|aldizkaria=apirila|sartze-data=2018-11-05}}</ref>. Zazpi matxino urkatu nahi zituzten, eta dena prestatu zuten horretarako<ref>{{Erreferentzia|izenburua=DENA PREST MATXINOEI HERIOTZA EMATEKO|hizkuntza=eu-ES|data=2015-03-19|url=https://apirila1766.wordpress.com/2015/03/19/dena-gertu-matxinoei-heriotza-emateko/|aldizkaria=apirila|sartze-data=2018-11-05}}</ref>. Deserriratzeak Gipuzkoatik kanpora, 200 [[dukat]] arteko isunak, [[Afrika]]ko iparraldean armadan zerbitzatu beharra eta kartzelatzeak ezarri zitzaizkien kondenatuei, epaileen hitzetan, "«Gipuzkoa garbitzeko"»<ref name=":4" />. Zigorretako batzuk fisikoak izan ziren; adibidez, zaldiek lurretik herrestan eramatea zigortua eta makilakadak jasotzea, edo urkabearen azpitik pasatzea, agertzen dira sententzietan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ZIGOR ZENTZAGARRI BAT|hizkuntza=eu-ES|data=2015-05-19|url=https://apirila1766.wordpress.com/2015/05/19/zigor-zentzagarri-bat/|aldizkaria=apirila|sartze-data=2018-11-05}}</ref> Bartolome Olanoren aurkako sententzian heriotza zigorra ere proposatu zuten, eta bera izan zenez lehenengoa ezkila jotzen, haren burua moztu eta kanpaian jartzea nahi zuen Barredak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=BARREDA KORREGIDOREAREN SENTENTZIA PROPOSAMEN BAT|hizkuntza=eu-ES|data=2015-05-20|url=https://apirila1766.wordpress.com/2015/05/20/barreda-korregidorearen-sententzia-proposamen-bat/|aldizkaria=apirila|sartze-data=2018-11-05}}</ref><ref group="oh">Mateo Garate eta Antonio Irigoieni buruz honakoa dio sententziak: {{esaera2|condenados a que sean sacados por las calles públicas de esta villa por caballeros en bestia menor de alabarda, atados de pies y manos con soga de esparto a la garganta, publicando su delito a voz de pregonero, y les sean dados doscientos azotes por el oficial verdugo en la forma ordinaria, y llevados de esta suerte a la plaza pública se les pase por debajo de una horca formada y puesta para el efecto en ella, y ejecutado lo susodicho a que sirvan a S[u] M[ajestad] por espacio de diez años en uno de los presidios cerrados de África, y cumplidos no salgan sin expresa licencia del Real y Supremo Consejo de Castilla pena de muerte; [Manuel de Irigoyen y Francisco de Oronoz] condenados a que igualmente sean sacados por las calles de esta villa a pública vergüenza por caballeros en bestia menor de alabarda, atados de pies y manos con soga de esparto a la garganta y traídos con voz de pregonero que publique su delito, y así ejecutado en otros diez años de presido cerrado de África, y que cumplidos no salgan sin precedente expresa licencia de dicho Supremo Consejo pena de muerte|Archívo Histórico  Nacional, Consejos, lg. 570/8}}
 
Bartolomé Olanoren sententzia proposamenak honakoa zekarren:
202. lerroa:
 
== Memoria historikoa ==
[[Azpeitia]]ko kale batek ''1766ko matxinada'' izena darama, gertakariak eta "«galtzaleen borroka"» gogoratzeko.<ref>{{Erreferentzia|izenburua='1766ko matxinada' izena jarri diote Azpeitiko kale bati|hizkuntza=eu|url=https://www.argia.eus/albistea/1766ko-matxinada-izena-jarri-diote-azpeitiko-kale-bati|aldizkaria=Argia|sartze-data=2018-08-30}}</ref>
 
== Oharrak ==