Jose Luis Zumeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
45. lerroa:
Mirari hori hein handi batean gauzatua duela esan daiteke, 1990etik 1992ra bitarteko ''alla prima'' edo hasialdi batean egindako koadroak eta ondorengo asko ikusita. Asko pentsatu gabe bat-batean sortutako lanak dira, sormena luzaro landu izanak pizten duen lehertu beharraren adierazpide, kolore eta ñabarduretan lehertzen dena, 1990-1992ko hainbat koadrotan ikus daitekeenez. Zumetaren obrak bere-berea du pintzel ukitu bakoitza hitz ozen bihurtu beharra, modu akademikoz [[espresionismo]]a esaten den hori, bai hasi berritako kolore zerrendaz egindakoak, bai 1960ko erliebeetakoak, eta halaber ''papiro'' edo kartoietakoak eta 1985az geroko koadroetakoak ere.
 
Bi urte lanik erakutsi gabe eman ondoren, 2000. urtean erakusketa guztiz berezi bat ireki zuen Bilboko Uribitarte kaiko biltegi frankoan. Erdi abandonatutako eraikin horretan formatu handiko 50 lan aurkeztu zituen. Lehendik ere, prestatuak zituen erakusketak Zumetak espazio hain handitan, Donostiako San Telmon edo Bilboko Arte Ederretako Museoan, esaterako. Erakusketa hartan 1999an egindako ''Gernika'' lana aurkeztu zuen, [[Pablo Picasso|Picassoren]] izen bereko margolanean oinarritutako 7,80 metro zabal eta 3,59 metro luze dituen obra erraldoia, bere gainerako lanak baino [[figuratibo]]agoa, horretan ere kolore biziak -batez ere gorria- nagusi zirela. 2000. urtean bertan Donostiako San Martin Azokan ere izan zituen bere lanak ikusgai, eta 2001. urtean Donostiako Musika Hamabostaldiko kartela egin zuen. Baitaere jose Luis Zumeta ...................jiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiijijijijijifuhs87fry w9e7rygt y7aw75yby78aw47g5yby7a8w98gyby8b9yy
 
== Erreferentziak ==