Josu Uribetxebarria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
}}
 
'''Josu Uribetxebarria Bolinaga''' ([[Arrasate]], [[1955]] - ''[[Ibidem|ib.]]'', [[2015]]eko [[urtarrilaren 16]]a) [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]] erakundeko kide ohia. 1997 urtean atxilotua izan zen, ETAk bahitutako [[José Antonio Ortega Lara]] Espainiako presondegietako funtzionarioa askatzeko [[Guardia Zibila]]k burutu zuen operazioan. Epaitua izan ondoren, Ortega Lara eta [[Julio Iglesias ZamorarenZamora]]ren bahiketak eta beste hiru hilketa leporatu zitzazkion. 2005 urtean giltzurrunetako [[minbizi]]a diagnostikatu zitzaion [[Puerto II]] kartzelan zegoelarik, gerora minbizia zabaldu eta atzera bueltarik gabeko egoeran, herri kanpaina zabala garatu zen Uribetxeberria aske uzteko. Bere askapenaren aldeko kanpainak atxikimendu ugari bildu zituen, [[ezker abertzalea|ezker abertzaletik]] kanpo ere. 2009ko abuztuan, presoa [[Donostia Unibertsitate Ospitalea|Donostiako Ospitalean]] zegoelarik, hainbat euskal preso politikok [[gose-greba]] bati ekin zioten berarekiko elkartasunez eta bere askapena exijitzeko.
 
[[Espainiar nazionalismo]]aren, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] biktimen elkarteen eta hedabide zenbaiten aldetik Uribetxeberriaren aurkako kanpina zabala garatu zen, bere askatasuna epaitegietan erabakitzen ari zelarik. Uribetxeberria 2012ko urriaren bukaeran ospitaletik atera eta Arrasateko bete etxera itzuli zenean, haren aurkako kanpaina berpiztu zen berriz ere. Bestalde, arrazoi garbirik gabe, Uribetxeberriari "''el etarra Bolinaga''" esaten zioten Espainiako hedabide gehienetan, bere bigarren abizena erabiliz.