Apaiz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
Tradizio [[katolizismo|katolikoan]], apaizek [[sakramentu]]ak eta [[meza]] emateko ahalmena daukate, eta gizonezkoak bakarrik izan daitezke. [[Parrokia]] baten ardura baldin badute ''[[parroko]], [[bikario]]'' edo ''[[erretore]]'' izena dute. Hierarkiaren arabera, katolikoek hainbat apaiz mota dituzte: [[aita santu]]a da apaiz gorena, eta hortik behera datoz [[kardinal (argipena)|kardinalak]], [[artzapezpiku]]ak, [[apezpiku|gotzain]] edo apezpikuak, [[parroko]]ak eta [[diakono]] edo apaizurrenak.
 
Prestaketa edo ikasketak [[apaizgaitegi]]an egiten dituzte, eta apaizetxea dute bizileku, tradizionalki toki nabarmenean kokatua.
 
Aipatzekoa da, orobat, [[serora]]: [[moja]] izanda edo izan barik apaizari laguntzen dion emakumea. [[Sakristau]]aren emazteari ere ''serora'' deritzo.