Antselmo Canterburykoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
}}
 
'''Antselmo Canterburykoa'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0066.pdf Euskaltzaindiaren 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak], euskaltzaindia.eus</ref> ([[Aosta]], [[1033]] edo [[1034]] - [[Canterbury]], [[1109]]ko [[apirilaren 21]]a) italiar [[teologia|teologo]] eta [[beneditar]] [[fraide]]a izan zen. [[1093]]-[[1109]] Canterburyko artzapezpikua izan zen. [[Eskolastika]]ren sortzailetzat jotzen da [[filosofiaren historia]]n eta ospetsua da [[Jainko]]aren existentzia frogatzeko [[argudio ontologiko]]a asmatzeagatik.
 
== Bizitza ==
1078an [[Normandia]]ko [[Bec]] monasterioko abade hautatu zuten eta [[1093]]an [[Canterbury]]ko artzapezpikua. [[Gilen II.a Ingalaterrakoa|Gilen Gorriak]] eta [[Henrike I.a Ingalaterrakoa|Henrike I.a]] erregeek erbesteratu zuten apezpiku hautaketan izan zezakeen eraginaren beldurrez.
 
Garaiko prelatuetan jakintsuenetakoa izaki, bere marka utzi zuen abiatu berria zen eskolastikan. Fedea arrazoiaren argitan ulertzen saiatu zen; hori da ''Monologium'' eta ''Proslogium'' obren gaia. Espekulazio filosofikoa fedearen azalpen gisa definitu zuen (''fides quaerens intellectus'') eta harentzat sinetsi beharra zegoen ulertu ahal izateko (''credo ut intelligam''), baina gero sinetsia ulertzen saiatu beharra zegoela adierazten zuen. Unibertsalen arazoan [[Platon]]en aldeko agertu zen, eta errealismo horretatik etorri da bere [[argudio ontologiko]]aren balioa. ''Monologium'' hark [[Hirutasun]]aren dogmaren ''a priori'' froga izan nahi bazuen, ''Cur Deus homo'' izenburukoaren bidez Gizakundearen dogma modu arrazionalez interpretatzen saiatu zen.
 
[[Klemente XI.a]] aita santuak [[Elizako doktore]] izendatu zuen [[1720]]an. Bere omenezko jaia apirilaren 21ean ospatzen da.
 
== Erreferentziak ==
20. lerroa:
{{biografia zirriborroa}}
{{bizialdia|1030eko hamarkadako|1109ko|Anselmo Canterburykoa}}
 
[[Kategoria:Italiako teologoak]]
[[Kategoria:Eskolastikoak]]
25 ⟶ 26 lerroa:
[[Kategoria:Erdi Aroko latinezko idazleak]]
[[Kategoria:Latinezko filosofoak]]
[[Kategoria:Gizon filosofoak]]
[[Kategoria:XI. mendeko filosofoak]]
[[Kategoria:XI. mendeko biografiak]]