Antropologia fisiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
== Historia ==
=== Kanpo historia ===
[[Johann Friedrich Blumenbach]]i ([[1752]]-[[1840]]) eta [[kraniometria|kraniometrietan]] oinarrituriko bere bost arrazen sailkapenari zor zaizkio antropologia fisikoaren lehen hastapenak. Lehen urrats horietan giza aniztasun fisikoaren azterketa [[Edward Tyson]] ([[1650]] - [[1708]]) bezalako naturalista ilustratuen [[anatomia]] konparatuan sustraitzen zen diziplina zen. Eta ondoren James Cowles Prichard ([[1786]] – [[1848]]) eta eboluzioaren aitzindariak izango ziren beste historialari naturalistek (Georges-Louis Leclerc, Robert Chambers, etab.) gaur egun [[paleoantropologia]] bezalaxe ezagutzen den diziplinaren hastapenak jartzeko erabiliko zuten [[anatomia]] konparatu hau.
[[Fitxategi:Johann Friedrich Blumenbach.jpg|thumb|200px|Johann Friedrich Blumenbach]]
Anatomiaz gain bada beste diziplina bat zeinen garrantzia nabarmentzekoa den [[antropologia]] fisikoaren hastapenetan: [[genetika]]. Bere lehen urratsak [[Gregor Mendel]]i ([[1822]] - [[1884]]) zor badizkiogu ere, herentziazko ezaugarrien transmisio [[mendelen legeak|legeak]] XX. [[mende]]aren hasiera arte ez zuten hots handirik izan. Azkar ikusi ahal izan zen 1901ean Landsteinerrek aurkitutako ABO [[odol talde]]ek 1865ean monje austriarrak deskribaturiko hiru legeak jarraitzen zituztela. Jaio berri zen genetika klasikoak Ronald Fisherri (1890 – 1962) esker eboluzioaren sintesi modernoan parte hartu zuen, [[medikuntza]] eta antropologiaren biometria eta [[estatistika]] uztartuz, eta era berean, gaur egun, populazioen [[genetika]] bezalaxe ezagutzen dena sortuz.
 
[[Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila|Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean]] eztabaida [[arrazismo|arrazista]] zientifikoak (J.C Prichard eta Samuel George Morton) euren baliokideak izango dituzte aro berri honen hasieran (William Z. Ripley, Joseph Deniker, etab). Jakintza alor guztien artean genetika (klasikoa) eta antropologia fisikoa izan ziren [[europa]]r mugimendu eta gatazka politiko hauetan gehien parte hartuko zutenak.
 
Pentsaera hau ez zen [[Alemania]]ra mugatu, bai [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]] ([[Madison Grant]], ''The Passing of the Great Race'')<ref>{{Erreferentzia
17. lerroa:
| argitaletxea = Scribner's Sons
| url = http://books.google.es/books?id=OBeBAAAAMAAJ&dq=passing+of+the+great+race&pg=PA167&redir_esc=y#v=onepage&q=&f=false
}}</ref>, Frantziako Errepublikan (Georges Vacher de Lapouge, ''L'Aryen et son rôle social'') [[Erresuma Batua]]n, [[Finlandia]]ko Dukerri Handian (Axel Olof Freudenthal), Austria-Hungariako Inperioan [[arrazismo]] zientifikoaren defendatzaileak aurki zitezkeen.
 
[[Fitxategi:Races and skulls.png|thumb|]]
24. lerroa:
# Arrazen existentzia: giza [[espezie]]a hainbat [[arraza]]z osaturik dago
# Fisikoa eta [[moral]]aren arteko korrelatoa: ikuspuntu biologista nagusitzen zen zientzialari hauen ustez, jaiotzetiko ezaugarriak aldaezinak zirelarik euren ustez.
# Balioen hierarkia bakarra: arraza guztiak graduazioz sailkatu daitezke, arketipikoenetatik barbaroetaraino.
# Taldeak indibiduoan duen ekintza: gizakia arraza-talde baten parte den heinean talde horren ezaugarriak izango ditu, indibidualtasuna arbuiagarria da.
''[[Arraza|Arrazialismo]]'' honen hedapenean aparteko garrantzia izan zuen aipatu bezala antropometriak, bereziki garezur indizea. Lehen aldiz Samuel George Mortonek (1799 – 1851) erabili zuen parametro hau inteligentzia mailarekin erlazionatuz, baina William Z. Ripleyk (1867 – 1941), eman zuen ezagutzera bere ''The Races of Europe: A Sociological Study''-n liburuan (1899) europar arrazak hirutan sailkatuz:
 
* ''Teutoniko edo nordikoa (iparraldekoa''): [[azal (argipena)|azal]] eta [[begi]] argikoak eta dolikozefalikoa ([[burezur|garezur]] handikoak), ondorioz azkarrena.
 
* ''Mediterraneoa (hegoaldekoa)'': [[azal (argipena)|azal]] eta [[begi]] ilunekoak, [[altuera]] txikikoak, baina dolikozefalikoak.
 
* ''Alpetarra'': brakizefalikoak, altuera ertainekoak eta [[azal (argipena)|azal]] kolore ez oso argi ez oso ilunekoak.
 
[[Gustaf Kossinna]] (1858 – 1931) arkeologo eta hizkuntzalari [[alemania]]rraren eredua jarraituz 1916ean [[arraza]]ren higienearen tesiak laburbildu eta mundu osoan (baina bereziki [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBtan]]) ezagutzera eman zituen liburua argiratu zuen Madison Grantek (1865 – 1937). Aurreko antropologoen urratsak jarraituz kaukasiarren [[arraza]]ren barnean kokatzen zuen nordikoen azterketan oinarritu zuen bere lana.
 
Inguruneko baldintza gogorrek bere ustez [[hautespen natural]]a erraztu zuten kaukasiarren artean gaixo eta ezgaien desagerpena erraztuz, eta era berean biziraun ahal izateko [[industria]] eta [[baso]] ustiapenera bultzatuz. Aktibitate honek euren behar energetikoak handitu zituen denborarekin kide indartsuz osaturiko arraza bat sortuz, zeinen beharrak asetzeko beste nazio batzuk menperatu behar izan zituen: alpetarrak. Azterturiko hiru arraza europarren artean hauek ziren ahulenak Granten aburuz, mediterraneoak gorpuzkeraz ahul baziren arren [[arte]] eta zientzietarako gaitasuna zutela ezagutzen baitzien.
 
Liburu honek eztabaida sutsua piztu zuen [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] antropologoen artean, garai hartan Ameriketako Antropologia Elkartearen zuzendaritzagatik borrokatzen ari zirenak. Guztiz aurkakoak ziren bi ikuspunturen adierazle zen borroka hau: antropologia soziala (Franz Boas) eta fisikoa (Grant). Batak arrazen berdintasuna eta [[moral]]aren azterketa erlatibismoa defendatzen zuen bitartean, besteak eskala bakarra eskaintzen zuen eta ustezko nordikoen gorentasuna.
 
Arrazismo zientifikoaren gainbehera ez zen ordea Grant eta bere bultzatzaileen kanporatzearekin bukatu, azken hauek defendatzen zuten poligenismoak (arrazen giza-jatorri ezberdina) bide luzea izango baitzuen.
 
=== Barne historia ===
Gaur egun [[antropologia]] fisikoa deritzon [[zientzia]]k XVII-XVIII mendeetako historialari naturalistetan errotzen den diziplina da, [[arraza|arrazen]] eta giza-espeziaren jatorria. [[Johann Friedrich Blumenbach]]ek ([[1752]] -[[1840]]), antropologia fisikoaren fundatzaileak, giza arrazak bost taldetan ([[amerika]]rra, kaukasiarra, [[etiopia]]rra, [[malaysia|malasiarra]] eta mongoliarra) sailkatu zituen garai hartako ikuspegia monogenikoari arraikiz, tradizio biblikoan oinarritzen zena. Alegia, [[arraza]] zuria edo europarra Noe eta bere familiaren ondorengoa zen eta beste arrazak honen degradazioz sortuak, [[Europa]]r herrialdeak biologikoki maila gorengokotzat kontsideratzen zelako.
[[Fitxategi:JaphethShemHam.JPG|thumb|400px|Giza arrazak tradizio bibliko eta poligenismoaren arabera]]
Mendebaldean pentsamendu hau nagusi bazen ere [[James Cowles Prichard]] ([[1786]] – [[1848]]) antropologo ingelesa izan zen tesi honen salbuespen nabarmenetakoa eta giza-eboluzioaren teoriaren zantzuak ageri zituena. Bere ustetan lehen gizakia ([[Adam|Adan]]) jatorriz beltzarana izan zen, bere ondorengoen azala “argitzea” zela eta [[zibilizazio]]a eta [[inteligentzia]] maila garatu zituztelarik, ondorioz denbora nahikoa izango balute arraza guztiek kaukasiarren ezaugarriak garatuko lituzke.
 
Tradizio biblikoan oinarrituriko ikuspuntuak XIX [[mende]]an gainbehera jasan zuen, eta honekin batera baita arrazen jatorri monogenikoak. Hau dela eta eredu berri bat hedatu zen [[Europa]], eta bereziki [[Frantzia]], eta Ameriketako [[zientzia]] zirkuluen artean arrazen aniztasuna azaltzeko: jatorri poligenikoa. Postulatuen hauen arabera giza arra]en arteko ezberdintasunak handiegiak ziren ingurumenera moldatzeagatik izateko eta gizadi guztia espezie beretik etortzeko. Ideia hauen adierazle izan zen [[Samuel George Morton]] ([[1799]] – [[1844]]) mediku eta historialari naturalista amerikarra izan zen, eragin handikoa [[Europa]]ko antropologoen artean.
[[Fitxategi:Paul Broca.jpg|thumb|300|Paul Broca ([[1824]]-[[1880]])]]
1859an [[Paul Broca]] mediku frantsesak ([[1824]] – [[1880]]) lehen antropologia elkartearen fundatzearekin antropometria maila gorenera eraman zuen arrazen ikerketarako, monogenista eta poligenisten arteko eztabaida [[antropologia]]ren muin bihurtuz era berean. Azken hauen arabera, Broca buru, gizadi guztia espezie bakar eta goren baten ondorengoa izatea [[eboluzio]]aren teoriaren aurkakoa zen, alegia, izakiak ez baitirelako degradatzen (eta ondorioz arraza berriak sortzen), baizik eta eboluzionatzen. Argudio honen aurka John Rayren [[espezie]]aren definizioa erabili zuten monogenikoek (espezie bat euren artean ugal daitezkeen kideek osatzen dute) arraza mistoko gizakiak bazirela jakinik eta gizadi guztiak espezie bera osatzen duela frogatzeko.
 
Antropometriak bere loraldia [[Karl Pearson]]en ([[1857]] – [[1936]]) gidaritzapean lortu zuen, baina baita determinismo arrazialak, kaukasoideen gorentasuna aldarrikatzen zuen filosofia eta XIX. mendearen erdian nagusi zena antropologo askoren artean.
Hein handi batean [[Aleš Hrdlička]] mediku amerikarrari ([[1860]] – [[1943]]) zor zaio tesi honen gainbehera, gogor borrokatu baitzen gerra garaiko [[Nazionalsozialismo|Nazien]] dogmen aurka. [[Paris]]eko Brocaren laborategian ikasia ''American Journal of Physical Anthropology'' fundatu zuen 1918an eta Ameriketako aborigenen jatorria [[Bering (itsasartea)|Beringeko itsasartetik]] etorritako [[biztanleria|populazio]] [[asia]]tikoetan zegoela Mundu Berrian aro [[paleolito]]ko gizakien arrastorik ez zegoela ohartzean. Hala ere [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBtan]] Broca eta Keithen determinismo biologiko eta nagusitasun arrazialaren defendatzaileak egon ziren, Earnest A. Hooton bezalaxe (1887 – 1954).
 
Gerra garaiko [[Europa]]ko antropologia biologikoa alde batera utziz momentuz, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] unibertsitate irakaskuntzak anatomia eta medikuntzatik zerbait urrundu zuen, baita bestelako gai [[arraza|arrazialetatik]]. Honelaxe [[primate]]en lehen ikerketa antropologikoak hasi ziren Wolfgang Köhler eta William K. Gregoryren eskutik Florida, [[Pasteur Institutua]]n, Skhumin ([[Itsaso Beltza]]), [[Kanariak|Kanariar Uharteak]], eta beste leku batzuetan laborategiak sortuz.
 
Aldi berean antropologiak garatutako zenbait tresna ([[adin]]a, [[sexu ugalketa|sexua]], [[arraza]] eta [[altuera]]ren zehaztea) gorpuen identifikazioaren zerbitzura jarri zen auzitegiko antropologiaren lehen hastapenak jarriz, besteak beste W. M. Krogmanen ''Guide to the Identification of Human Skeletal material''.
 
1950eko hamarkadan ordura arte antropologiarekin erlaziorik izan ez zuen [[medikuntza]]ren adar batek tresna iraultzaile bat jarri zuen ikerlarien eskuetan: serologia. [[Lehen Mundu Gerra]]ren amaieran lehen Ludwik eta Hanna Hirszfel senar-emazteek ''Serological differences between the blood of different races: the results of research on the Macedonian front'' artikuluan jaso zituzten. Aliatuen soldaduei zein [[odol talde]]koak (A eta B) ziren galdetu zieten, jatorrizko herrialdearen arabera odol taldeen maiztasun ezberdintasunak esanguratsuak zirela ohartuz.
 
Adibidez, ingelesen artean odol talde nagusia A (%46.4) zen bitartean (B: %10.2), Indiako biztanleen artean B (%49.7) zen nagusi (B: %27. 5).
 
[[Euskal Herria]]n lehenak Boyd & Boyd izan ziren, [[Donostia]]ko 229 herritarren artean O taldearen maiztasun altuak deskribatu baitzituzten dagoeneko 1937an. Hala ere emaitza entzutetsuenak Rh [[odol]]-sistemaren aurkikuntzaren ondoren izan ziren, [[Miguel Angel Etcheverry]] hematologoak [[Argentina]]ko [[euskaldun]]en Rh negatiboaren ez ohiko maiztasun altuak aurkitzean ([[1945]]).
 
Mundu osoko herrialdeetako maiztasunak aztertzen lehenetarikoa [[William C. Boyd]] [[immunologia|immunologoa]] estatubatuarra ([[1903]] – [[1983]]) izan zen ''Genetics and the races of man: An introduction to modern physical anthropology'' (1950) liburuarekin. Immunokimikari honek 30eko hamarkadan [[odol talde]]en banaketei buruz egindako inkestei esker ABO sistema gurasoetatik seme-alabetara transmititzen zela ondorioztatu zuen eta ez zirela kanpo ingurunearen eraginez sortuak. [[Genetika]] klasikoaz eta [[odol talde]] hauez baliatuz arrazen jatorria gene berdinen alelo ezberdinak izatean oinarritu, giza [[biztanleria|populazioak]] 13 talde geografiko eta 7 arraza nagusitan banatuz serologiaren arabera:
[[Fitxategi:Ripley map of cephalic index in Europe.png|thumb|300px|''The Races of Europe'' (1899). William Z. Ripley: [[Europa]]ko herrialdeen sailkapena euren datu kraniometrikoen arabera]]
* europar goiztiarrak
83. lerroa:
* 1924: ''[[Australopithecus]]''-aren aurkikuntza [[Hegoafrika]]n
 
[[Fosil]] hauekin gizakiaren arbasoen mapa eraikitzen hasi ziren historiaurrearen lehen ikertzaileak eta honekin piztu zen berriro ere eztabaida giza populazioen jatorriari buruz. Alde batetik [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] indartsu egin zen (eta berriki arte izan da) ''Homo erectus''-en ondorengo zuzenak zirela zioen tesia eta ez [[Afrika]]n jaio zen ''Homo sapiens sapiens''-arena, bitartean [[Europa]]n euskaldunak ''Cro-Magnon''-tarren (''Homo sapiens'' arkaikoa) ondorengoak zirela aldarrikatzen zituzten bitartean (''Collignon'') adibidez. Antzeko gertatu zen [[Afrika]]ko isolaturiko zenbait populazioekin ([[san herria|boskimanoak]], [[pigmeo]]ak, etab.) zeinen jatorria ''Cro-Magnon''-en gizakien agertzearen aurretik zehazten zuten batzuek.
 
Eztabaidetako batzuk guztiz amaiturik ez dauden arren gaur egun ere, 1951ean Le Gros Clark britainiarrak argitaraturiko ''The New Physical Anthropology'' lanarekin antropologia fisikoaren aldi berri bati hasiera eman zitzaion. Antropometrian soilik oinarritzetik beste diziplina anitzen ekarpenak jasotzera igaro zen ([[primatologia]], [[arkeologia]], [[neurologia]], etab.) hedatzen hasi zen eta horien artean genetikak berebiziko garrantzia izan zuen.
93. lerroa:
[[Hermann Joseph Muller]]ren "Genetisten manifestu eugenetista" alde batera utziz, ziurrenik genetista batek egindako arrazialismoaren lehen kritika Ashley Montagu estatubatuarrari zor zaio ''Man's Most Dangerous Myth: the Fallacy of Race'' (1942) liburuarekin. Boas ikertzailearen eskolaren jarraitzaile bezalaxe, bere tesia honelaxe labur zitekeen:
 
* Ezaugarri fisikoek gaitasun mental, sozial eta emozionalak baldintzatzen dituztela pentsatzeak eta ezaugarri hauek belaunaldiz belaunaldi giza taldeen barnean igarotzen direla defendatzea [[gezurkeria]] hutsa da.
* Gorentasun biologikorik dagoenik ere ezin defendatu, zuri eta beltzen arteko ezberdintasun genetikoak ia nabari ezinak direlako
* Ez dago [[arraza]] garbirik: populazio guztiak nahastu dira hein batean edo bestean beste [[herri]] batzuekin
101. lerroa:
=== Eskualde anitzeko teoria ===
[[Fitxategi:Multiregionaltheory eu.svg|thumb|300px|Giza eboluzioaren diagrama Weidenreichen postulatuen arabera]]
Arrazen gorentasunaren dogmak gainbehera egin bazuen ere [[Bigarren Mundu Gerra]]ren amaierarekin, Europa osoan sostengu zientifikoa eskaintzen zuen poligenismoak oraindik indarrean zirauen. Honen adierazle dugu Carleton Stevens Coonen ''The Races of Europe: The White Race and the New World'' ([[1939]]) lana, izenburu bereko William Z. Ripleyn edizioaren berrargitarapena izan behar zuena hasiera batean. Aipatzekoa da azkenean edizio osoa berridaztea erabaki zuela, baina odol-taldeei eta arrazen arteko inteligentzia ezberdintasunei zegokien aipamen guztiak ekidinez.
 
Edonola ere, agerikoa da teoria poligenikoaren aldekoa zela eta gaur egun historiografiak eskualdeko anitzeko teoriaren aitzindaritzat jotzen du. Liburuaren tesiaren tesia honelaxe labur daiteke:
* Arraza kaukasikoa jatorri bikoitzekoa da: Goi Paleolitoko populazioak ([[neanderthalgo gizaki|neandertal]] eta sapiens-en nahasketa) eta mediterraneo (soilik sapiens) mota.
* Goi Paleolitoko herriak ziren Europako egiazko indigenak
* Mediterraneoko populazioek Europa inbaditu zuten Neolito aroan
* Dinar azpiarraza ([[Italia]] iparra eta [[Grezia]] eta Kaukasoko mendebaldekoa) mediterraneo eta [[Goi Paleolitoa|Goi Paleolitoko]] nahasketaren ondorioz sorturiko arraza mestizoa zen.
 
Coonen arabera, arraza zuria historian zehar izandako arraza hobetzearen ondorio zen, besteekin alderatuz biziraupen tasa altuenak baitzituen, besteak beste. Bere aburuz aro garaikidean gordetzen ziren 5 arrazak milaka urte lehenago ebolutiboki bereizi ziren arrazetan zuten jatorria. Alegia, ''Homo erectus''-etik aldi berean, mundu osoan bereiziriko bost ''Homo sapiens'' garatu zirela.
 
[[1962]]an argitaraturiko ''The Origin of Races'' liburuarekin mende honetako hamarkada arte nagusi izan den ''Theory of the multiregional origin'' izenekoa garatu zuen. Lan honen arabera, arraza ezberdinek aldi ezberdinetan lortu zuten ''Homo sapiens'' estadioa, honek euren zibilizazio maila altuagoa izatea eragin zuelarik arraza batzuetan.
 
[[1988]] arte itxaron behar izan zen paleoantropologia berriaren irizpideetara molda zedin poligenismoa Milford H. Wolpoffen eskutik. Teoriaren azken berrikuspen honek ez zuen Coonen eboluzio paraleloa onartzen eta gehien bat leku bereko ''Homo erectus'' eta ''Homo sapiens''-ek erakusten zituzten azaleko antzekotasunetan oinarritzen zen.
 
Paleoantropologo honen ustearen arabera orain dela 2.5 milioi urte Afrikan ''Homo erectus'', neandertalak, ''Homo sapiens''-ak eta bestelako [[hominidae|hominido]] batzuek espezie bakarra osatzen zute. Mundu osotik espezie hau hedatu egin zenean tokiko baldintzetara moldatzeko ezaugarriak garatu zituen, tokian tokiko eboluzioa jasanez. Baina era berean beste giza-taldeekin izandako gurutzamendu eta ordezkapen eta deriba eta hautespen genetikoa zela eta espeziearen garapenak norantza berdina jarraitu zuen, baina tokiko ezaugarriak gordez.
 
Aldi berean, arraroen edo ezberdinen ziren tokiko aldaerak desagertu egingo ziren gaur egungo gizakiak ordezkatzean, tokikoen ezaugarri batzuk gordez, baina komunean zituztenak gehiago izanik. Tesi honen aldeko argudioen artean honakoak ditugu:
 
* Neandertalak: [[1999]]an aurkituriko ume baten fosila ''Homo sapiens'' eta ''Homo neanderthalensis'' arteko nahastearen ondorio izan zela proposatu da. Gaur egun oraindik eztabaidan jarraitzen du fosil honen izaera
* Pekineko gizona: [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] bereziki tokiko giza-jarraipenaren frogatzat hartzen da.
 
Edonola ere, genetikak Noeren arkaren teoria izenekoa defendatzen da, honen adibide dugularik Alan Templeton genetikari eta estatistikaria. Bere ustetan ezin esan daiteke azken 1.7 milioi urtetan biologikoki esanguratsua den ezberdintasun genetikorik garatu denik. Honen adibide litzateke [[txinpantze|txinpanze]] populazioen arteko aniztasun genetikoa gizakien artekoa baino 20 bider handiago izatea.
128. lerroa:
=== Noeren arkaren teoria: Afrikako migrazio modernoa ===
[[Fitxategi:Migraciones humanas en haplogrupos mitocondriales.PNG|thumb|450px|[[Historiaurre]]ko migrazio garrantzitsuen ibilbideak haplotalde mitokondrialak erreferentziatzat hartuz]]
Gaur egun [[giza eboluzioa]] azaltzeko indarrean dagoen tesia da [[Afrika]]ko migrazio modernoarena. Bai gene zein [[fosil]] aurkikuntzen arabera homo anatomikoki gaur egungo gizakia deritzoguna [[Afrika]]n sortu bertan izandako ''Homo sapiens'' arkaikoaren eboluzioaren ondorioz orain dela 200.000-100.000 urte. Giza talde berri honen adar batek orain dela 60.000 urte Afrika utzi eta Europan zeuden ''Neanderthal'' eta ''Homo erectus'' populazioak ordezkatuko zituzten.
 
Orain dela 70.000 urte L3 haplotalde mitokondriala [[Afrika]]ko Ekialdetik Asia Hurbilera migratu zuten. Exodo hau azaltzeko genetikak bi hipotesi nagusi ditu:
 
* Migrazio bakarraren eredua: Afrikan zeuden 2.000 – 5.000 biztanleetatik 150 gizakiko talde txiki batek ziurrenik [[Itsaso Gorria]] zeharkatu zuen L3 haplotaldea eramanez. Hau ondorioztatu egin da L3 haplotaldearen seme diren M eta N leinuak oso oso maiztasun baxuetan aurkitzen baitira (eta nahiko berriak direla uste da). Hala ere M1 haplotaldean afrika iparraldean nahiko hedaturik dago, nahiko berritzat jotzen dena eta fundatzaile efektu baten ondorioa.
 
* Migrazio anitzen eredua: hipotesi honen arabera taldeetako batek (M) Itsaso Gorria zeharkatu zuen Indiara kostaldetik hedatzeko eta besteak (N) Nilo ibaia jarraituz [[Asia]]rantz hedatu zen Sinaia zeharkatuz. Ondoren azken talde hau adar ugaritan banatu zen Europa eta Asia ekialdera abiatuko zirenak. Hipotesi honek europan N haplotaldea zergatik den nagusi azalduko luke eta zer dela ez dagoen M haplotaldekorik. Ziurrenik hasiera batean bai M zein N adierazten bazituzten ere deriba genetikoa eta fundatzaile efektua dela eta M soilik adieraztera igaroko ziren.
146. lerroa:
Eva afrikarraren teoria [[mitokondrio|mitokondrietako]] [[Azido desoxirribonukleiko|DNAn]] eta erloju molekularrean oinarritzen den teoria da gertueneko emakumezko arbasoa (MRCA) zehazteko.<ref>{{erreferentzia|abizena1= Gonder |izena1= Mary Katherine |egilea2=''et al.''|urtea= 2006|url= http://mbe.oxfordjournals.org/cgi/content/abstract/24/3/757 |izenburua= Whole-mtDNA Genome Sequence Analysis of Ancient African Lineages|hizkuntza=en}}</ref> Alegia, [[etnia]] ezberdinetako mDNA sekuentziak aztertzerakoan oinarrizko ezaugarri komunen aurkikuntzak baieztatu egin zuen gizaki guztiak emakumezko berdin baten ondorengoak zirela. Honek ez du esanahi garai berean beste emakumerik ez zegoenik (botila lepoaren efektua), baizik eta gaur egungo gizakiak bakar baten ondorengoak direla.<ref>{{erreferentzia |abizena1= Ayala |izena1= Francisco José | abizena2= Cela Conde |izena2= Camilo José | izenburua= Razas humanas |urtea= 2014 |aldizkaria= eScholarship|argitaletxea= University of California |url= http://escholarship.org/uc/item/7692b9s3| orrialdea= 4|hizkuntza=es}}</ref>
 
Allan Wilson [[biokimika]]ri estatubatuarrak 1980eko hamarkadan egindako lanen arabera orain dela 150.000 urte eta [[Afrika]]n kokatuko zen [[Eva]].<ref>{{erreferentzia|abizena= Lewin |izena= Roger|url= http://www.mosaicsciencemagazine.org/pdf/m22_03_92_05.pdf |izenburua= Mitochondrial Eve|aldizkaria=Mosaic Magazine|hizkuntza=en}}</ref> Kalkulu hauek mutazio tasan oinarritu zituen, zeinen arabera 3.500 urtero mDNAn mutazio bat jazo ohi da.
 
1970eko hamarkadan emaitza hauek eztabaida gogorra piztu zuten Milford Wolpoff bezalako paleoantropologiek ''[[homo erectus]]''-aren jatorria orain dela bi milioi urte kokatzen baitzuten [[Afrika]]n zeina ondoren mundu osotik hedatu eta independenteki eboluzionatu zuen beste leku batzuetako populazioekiko.
152. lerroa:
=== Adam-en Y kromosoma ===
[[Fitxategi:Haplogroups europe.png|thumb|Y haplotaldeen distribuzioa [[Europa]]n zehar]]
[[Adam]] kromosomikoa Y kromosoma guztien arbasoari deritzo, Stanford-eko ikerketen arabera [[Afrika]]n orain dela 50.000-40.000 urte bizi izan zen gizonezko bat litzatekeena. Hala ere datazioa eztabaidaitsua izan da, oraingoz baina ezezagun diren arrazoiengatik badirura Eba afrikarraren ostekoa litzatekeela.
 
Ann Gibsons 1993an izan zen fenomeno honi erantzun bat bilatzen saiatu zen lehen Toba sumendiaren erupzioa. Stanley H. Ambrosek 1998an eredu konputazional baten bidez baieztatu zuen hipotesi honen arabera munduko populazio guztia 1.000-10.000 bikotetara murrizturik gelditu zen giza-eboluzioaren gainbehera handiena eraginez.
 
Honek azalduko luke [[Y kromosoma]]ren azterketak giza-eboluzioan aurkitu duen botila lepoaren fenomenoa. Katastrofe honek mundu mailako desastre ekologikoa eragin zuen ziurrenik, landareria suntsituz eta lehorteak eraginez oihanetan. Edonola ere, gaur egun ere eztabaidan jarraitzen duen hipotesia da.
160. lerroa:
== Antropologo ezagunak ==
 
* [[Jose Migel Barandiaran]] ([[Ataun]], [[1889]]ko [[abenduaren 31]] - [[1991]]ko [[abenduaren 21]]a), antropologo eta etnografo ospetsua eta apaiza izan zen, euskal kulturaren patriarka bezalaxe ezagutua.
* [[Telesforo Aranzadi]] ([[Bergara]], [[Gipuzkoa]], [[1860]] - [[Bartzelona]], [[1945]]eko [[otsailaren 12]]a) [[Antropologia|antropologo]] eta [[zientzia]]laria izan zen. [[Farmazia]]n eta zientzi naturaletan doktorea zen, marrazkilari zientifikoa, [[Mineralogia]]ko eta [[Zoologia]]ko katedraduna [[Granada (Espainia)|Granadako]] Unibertsitateko Farmazia Fakultatean, Botanika Deskriptiboko katedraduna [[Bartzelona]]ko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean, Antropologiako katedraduna Bartzelonako Unibertsitatean.
* [[Enrique Eguren]] ([[Gasteiz]], [[1888]] - [[Oviedo]], [[1944]]) zientzialari [[araba]]rra izan zen. Ezaguna da batik bat [[Jose Migel Barandiaran|Jose Miguel Barandiaran]] eta [[Telesforo Aranzadi]]rekin batera egindako lanagatik, [[Arkeologia]] eta [[Geologia]] arloan bereziki, ''hiru trogloditak'' ezizena harturik. [[Oviedo]]ko Unibertsitateko katedraduna izan zen [[Botanika]], [[Mineralogia]], [[Zoologia]], [[Geologia]] eta [[Biologia]]n.
* [[Jesus Altuna]] ([[Berastegi]], [[Gipuzkoa]], [[1932]]ko [[uztailaren 27]]a) arkeologoa, paleoantropologoa eta arkeozoologoa da, azken esparru horretan doktorea delarik eta [[Europa]] mailan aitzindari eta nahitaezko erreferentzia.
 
== Adarrak ==
* Auzitegiko antropologia: esparru legalean antropologia fisiko eta giza [[osteologia]]ren aplikazioari deritzo, gehien bat deskonposizioan egon ohi diren hilotzen identifikazioa erreta, mutilaturik edo ezagutezin daudenean.
* Antropologia genetikoa: giza [[biztanleria|populazioen]] eta euren jatorria genetikaren ikuspuntutik aztertzen duen antropologia fisikoaren adar berrietako bat da.
* Paleoantropologia: giza [[eboluzio]]aren eta bere arbaso [[fosil]]en azterketa arduratzen adarrari deritzo.
* Paleopatologia: [[gizaki]] edo animaliek antzinatean jasandako [[eritasun|gaixotasunak]], [[hezur]] eta bestelako arrasto organikoen bitartez aztertzen dituen adarra da.