Antropologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
65. lerroa:
{{sakontzeko|Antropologia feminista}}
 
Antropologia Feminista emakumearengan oinarritutako antropologiaren ikuspegia da, [[1960ko hamarkada]]ren amaieran edo [[1970eko hamarkada|1970koaren]] hasieran sortua. Garai honetan, eta [[feminismo]]ak eraginda, antropologo asko, gehienbat emakumeak, kezkatzen hasten dira emakumeen egoeren inguruan. ''Androzentrismoa''ren arazoa mahai gainean jarri, hau ikertu eta salatzen hasi ziren garai honetan antropologo feministak.
 
Antropologia Feministak ordea izan zituen aitzindari batzuk. Zenbait antropologok aurretik aztertu zituzten gizon eta emakumeen ezberdintasunak, horietako bat [[Margaret Mead]] izan zen. ''Sex and Temperament'' (1982) lanean gizartearen eta kulturak generoaren eraikuntzan duten garrantziaz aritu zen, gai hau jorratzen zuen lehenetarikoa izan zelarik.