Antoon van Dyck: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Anthonyvandyckselfportrait.jpeg|260px|thumbnailthumb|eskuinera|<small>''Autoerretratua ekilorearekin'', [[1633]] ondoan, Trinity College, [[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridge]]</small>]]
 
'''Antoon van Dyck''' ([[Anberes]], [[Espainiar Herbehereak]], [[1599]]ko [[martxoaren 22]]a – [[Londres]], [[1641]]eko [[abenduaren 9]]a) [[flandria]]r margolari eta grabatzaile [[barrokoa]] izan zen. [[Ingalaterrako Erresuma|Ingalaterrako]] gortearen pintore nagusi bilakatu zen, eta [[Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa|Karlos I.a]] erregearen eta honen familiaren erretratu bikainak egin zituen. Haren lanak eragin handia izan zuen [[XVIII. mende]]ko frantziar margolariengan eta, batez ere, mende horretako ingeles eskolako erretratugileengan.
 
== Bizitza ==
Antoon van Dyck [[Anberes]]en jaio zen [[1599]]an. [[1609]]an hasi zituen pintura ikasketak [[Hendrick van Balen]] margolariaren lantegian. [[1618]]an, 19 urte zituela, Anberesko margolarien bazkunak edo gildak maisuari zegokion maila aitortu zion. Garai hartan hasi zen [[Rubens]]en laguntzaile gisa, eta lankidetza hark eragin handia izan zuen van Dyckengan. Bere hasierako margolanetan nabarmena da [[Caravaggio]]ren estetika errealistaren eragina, eta baita berarekin batera Rubensen lantegian ziharduen [[Jacob Jordaens]] margolariarekiko kidetasuna ere.
 
[[Fitxategi:Marchesa Elena Grimaldi c1623 Anthony van Dyck.jpg|thumb|leftezkerrera|200px|<small>''Elena Grimaldi markesa'', [[1623]], [[Washingtongo Arte Galeria Nazionala]]</small>]]
Rubensen lantegian egiten zituen lanez gainera, Van Dyckek beraren bidea urratu zuen -''San Sebastianen martirioa'' (1616-1617, [[Louvre]], [[Paris]])-, eta bereziki erretratugintza landu zuen: bere ''Familia erretratua'' ([[1621]], [[Hermitage]], [[San Petersburgo]]) lanean argi ikusten zen flandriar tradizioaren aztarna giza irudien antolamenduan, eta oihalen eta lepokoen egikeran. [[1618]]tik [[1620]]ra ondo finkatuak zituen bere estiloa eta bere ezaugarriak. Garai hartakoa da ''Cornelis van der Geest-en erretratua'' (1620 aldean, [[National Gallery]], [[Londres]]),
 
Ingalaterran hilabete batzuetako egonaldia egin ondoren, [[1621]]ean [[Italia]]ra joan zen eta, [[Genova]]n egoitza harturik, han bizi izan zen [[1627]] arte. Arteleku nagusiak ezagutu zituen, eta hala indartu ziren lerroen harmoniarako zuen sena eta kolore-emaile gisa zuen dohaina. Aristokrateen erretratugile bihurtu zen eta eliza askotan egin zituen margolanak. Erretratugile gisa ere aldaketak izan zituen bere estiloan; errealismotik itzuri nahirik, giza irudien buruen proporzioak txikitu zituen, eta haien siluetak luzatu: ''Elena Grimaldi markesaren erretratua'' ([[1623]] aldean, [[Washingtongo Arte Galeria Nazionala]]), ''Guido Bentivoglio kardinalaren erretratua'' ([[1625]] aldean, Pitti jauregia, [[Florentzia]]).
38. lerroa:
 
{{bizialdia|1599ko|1641eko|van Dyck, Antoon}}
 
[[Kategoria:Barrokoko margolariak]]
[[Kategoria:XVII. mendeko margolariak]]