«Antonio Nabarro Larreategi»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Antonio Nabarro Larreategi''' ([[Beasain]], [[Gipuzkoa]], [[1554]] – [[Trapani]], [[Italia]], [[1624]]ko [[uztailaren 31]]) [[Filipe III.a Espainiakoa]]ren idazkaria zen, eta zeregin garrantzitsuak egin zituen gortean.
 
Uste da Antonio Nabarroren eraginez gertatu zirela Beasaingo herrian 1615. urteko bi gertaera garrantzitsu:
* 1615ek otsailaren 4ean lortu zuen Beasainek herri titulua, Filipe III.ak errege-agiriaren bidez Goierriko zenbait herriri emana.
* Felipe III.ak, Frantziara zihoala, [[Igartza jauregia]] eta burdinola bisitatu zituen, [[1615]]eko [[azaroaren 2]]an.
1586-1590 urteetan, erregeren kontulari gisa, [[Txile]]ra bidali zuten.
 
1594ean [[Aitoren seme]]en Anaidiko alkate izendatu zuten. Handik gutxira, [[Valladolid]]era joan zen Filipe III.aren idazkari gisa.
 
1602. urtean, Magdalenarekin —Adan Igartzakoaren alabarekin— ezkondu eta haren deiturak hartu zituen, horrela Zubieta eta Igartzako oinetxeen jaun bilakatuz. Orduan, gortea utzi eta [[Lekeitio]]n kokatu zen. Garai hartan, [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Busturia]] merindadeko probestu eta alkate karguak izan zituen.
 
1614ean [[Simancasko Errege Artxiboak|Simancasko Errege Artxiboen]] idazkari izendatu zuten. Gero, erregeren hainbat mandatu egin zituen, haietako batzuk oso garrantzitsuak.
 
Italian, [[Napoli]]ko erregeorde zen [[Filiberto Savoiakoa]] printzearen aholkulari eta idazkari izan zen. Italiako Trapani herrian hil zen, 70 urte zituela, 1624ko uztailaren 31an.
== Idazlanak ==
 
Bizkaiko Jaunen Laburpen baten egilea dugu. Italiara joan zenean argitaratu zuen, [[Turin]]en, [[1620]]an.
 
Era berean, [[Espainia]]ko nobleziaren oinarritzat gotikotasunaren tesia aldarrikatzen zutenen aurrean, [[euskaldun]]en aitonen semetasuna defendatu zuen, gizona gizonaren nagusi bilakatzen duen edozein sistemaren aurrekoa zelako. Lan honen bigarren argitalpen bat ere egin zen [[Madril]]en, 1702an.
 
{{bizialdia|1554ko|1624ko|Nabarro, Antonio}}
 
[[Kategoria:Beasaingo idazleak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako politikariak]]