Antonio Gramsci: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Antonio Gramsci''' ({{IPA|anˈtɔːnjo ˈɡramʃi}} ahoskatua; [[Ales]], [[Sardinia]], [[1891]]ko [[urtarrilaren 22]]a - [[Erroma]], [[1937]]ko [[apirilaren 27]]a) [[italiar]] politikaria eta pentsalaria izan zen. [[Italiako Alderdi Sozialista|Alderdi Sozialistakoa]] izan zen, harik eta Alderdiaren ezkerraldea bereizi egin zen arte: [[Italiako Alderdi Komunista|Alderdi Komunista]] (1921). Bera izan zen sortzaileetako bat.
 
== Ibilbidea ==
1918-1920ko [[Turin]]go fabrika-batzarretan parte hartu zuen, baina sozialismoa ezartzeko ahalegin horiek, [[Lehen Mundu Gerra|I. Mundu Gerra]] amaitu ostean, porrot egin zuten Italian. Alderdi Komunista sortu ondoren, diputatu hautatu zuten (1924) eta, sozialistekin batera, [[faxismo|faxisten]] gorakada eragozten saiatu zen. 1926an, berriz, atxilotu egin zuten, eta bizitzako azken hamar urteak kartzelan eman zituen.
 
Bertan, marxismoari buruzko hainbat tesi eta ikuspegi kritiko landu zituen. ''Lettere dal carcere'', ''Quaderni dal carcere'', ''Il materialismno storico e la filosofia de Benedetto Croce'', ''Note sul Machiavelli'', ''La politica e lo Stato moderno'' eta ''Letteratura e vita nazionale'' idatzi zituen, besteak beste, garai horretan. Bera izan zen [[materialismo historiko]]a gehien landu zuen Italiako pentsalaria. Kartzelako gutunetan azaltzen da, batez ere, Gramsciren gizatasun hunkigarriena.
 
== Ekarpen teorikoak ==
Gobernu mota egokienen inguruan teorizatu eta idatzi zuen, nola lortu herriaren errepublika. Horretarako, [[Nikolas Makiavelo|Niccolo Macchiaveli]] irakurri zuen, besteak beste. Abiapuntuan, [[marxismo]]<nowiki/>aren teoria klasikoei heldu zien, baina kartzelan zela sakondu egin zuen langile-mugimenduak boterea behin hartuta sortutako egituren kontraesanetan. Erakunde benetan demokratiko eta eraginkorrak nola sortu izan zuen kezka-iturri, eta auzitan jarri zuen azpiegiturak [[gizarte]]<nowiki/>arekiko zuen [[Determinismo|determinismoadeterminismo]]a. Alde horretatik, [[Azpiegitura eta gainegitura|gizarte-azpiegiturak eta -gainegitura]]<nowiki/>k elkar eragiten dutela nabarmendu zuen.
 
Ikusi zuen marxismoak boterea nola eskuratu teorizatu zuela, baina behin boterea hartuta, sozialismoak estatuak zuzendutako ekonomia bat sortu nahi zuela, eta langile-gehiengoa partaidetzatik baztertzen. Italian, hain zuzen, iraultzak ez zuen aurrera egin. Bere ustez, alderdiaren aginte horrek ez zituen gizarte zibiko edo sozialistak sortzen, herriarengandik bereizitako hezurdura artifizialak baizik. Jendea partaidetzatik baztertuz gero, haien identitateari eta [[Nazio|naziotasunnazio]]tasun<nowiki/>ari eraso eginez gero, jendeak modu kontserbadorez eta sabotajez erantzungo omen zuen. Profetikoa izan zen geroko estatu sozialistek, baita sozialismo parlamentarioak ere, izandako patuaren inguruan.
 
Gramsciren baitan aurkitzen diren hiru elementu postmoderno adierazgarri dira [[deszentralizazio]]<nowiki/>a, partaidetza aniztasunean eta herri-kulturaren errespetua.
21. lerroa:
 
{{bizialdia|1891ko|1937ko|Gramsci, Antonio}}
 
[[Kategoria:Gizon filosofoak]] [[Kategoria:XX. mendeko filosofoak]]
[[Kategoria:Gizon filosofoak]]
[[Kategoria:Gizon filosofoak]] [[Kategoria:XX. mendeko filosofoak]]
[[Kategoria:Italiako komunistak]]
[[Kategoria:Italiako ateoak]]