Antoninoren Harresia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Hadrians Wall map.png|thumb|300px|righteskuinera|Hadrianoren eta Antoninoren Harresien kokapenak [[Eskozia]]n eta [[Ingalaterra]]n.]]
 
'''Antoninoren Harresia''' ({{lang-en|Antonine Wall}}) harriz eta lohiaz egindako horma da, zein erromatarrek gaur egungo [[Eskozia]]n eraiki zuten iparraldeko herriengandik defentsa bat izan ahal izateko.
 
[[142]]an hasi zen harresi honen eraikuntza, [[Antonino Pio]]ren agintaldian. [[144]]an bukatu zen. 60 km. luzera du. [[Hadrianoren Harresia]] ordezkatzeko asmotan egin zen honen iparrean baita. Hala ere, erromatarrek Harresiaren iparraldean gotorlekuak eta akanpalekuak eraiki bazituzten ere, ezin izan zuten lurralde hori haien menpe jarri. Hortaz, Antoninoren Harresiak eraso andana jasan behar izan zituen.
 
[[Hadrianoren Harresia]] baino txikiagoa da Antoninorena, baina hala eta guztiz ere, egundoko eraikuntza da, batez ere bi urtetan eta Inperioko iparraldeko puntan, etsaiez beteko eremu hotz batean egin zela kontuan hartuta. 4 metro altuera zeukan. Iparraldeko aldean zanga bat zuen, eta hegoaldekoan, errepide bat. Erromatarren lehendabiziko asmoa gotorleku bat 6 milia oro eraikitzea zen. Nolanahi ere, bi milia oro egin ziren azkenean. Honela, 19 gotorleku burutu ziren. Hobeki gorde dena Rough Castle Fort izenekoa da, txikienetako bat bada ere.