Belgika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
307. lerroa:
 
=== Meatzaritza ===
[[Fitxategi:Zicht op het Delwaidedok.jpg|thumb|[[Anberes]]ko portua]]
Garrantzi handiko [[harrikatz]]-hobiak izan ditu, baina gaur egun agorturik daude: 5,6 milioi tona ikatz atera ziren 1986an, 634.000 tona 1991n, eta 278.000 baino ez 1992an. Ikatza izan zen Belgikako ekonomiaren suspertzaile nagusia XIX. mendean. Meatze nagusiak [[Mosa-Sambre]] eskualdean zeuden, eta besteak beste [[Charleroi]] eta [[Lieja]] hirien hazkundea eragin zuten. Etorkin gehienak meatzetan aritzen ziren lanean. Azkenik, hobi sakonenak ustiatzeak zituen gastu ikaragarriak eta [[hidrokarburo]]en lehiak behartuta, bertan behera utzi ziren.
 
=== Industria ===
[[Fitxategi:Ougree_16.jpg|thumb|Labe garaiak, [[Ougrée]]n, [[Meuse|Mosa]] ibaiaren ertzean, [[Lieja]]tik hurbil.]]
Europako herrialde industrializatuenetako bat da, duen kokaleku egokiari eta garraio azpiegiturari esker. Europa kontinentalean [[Industria Iraultza]]ri ekin zion lehenengo herrialdea izan zen: kokalekuaz gainera, [[harrikatz|ikatza]] eta [[ehungintza]] ([[Erdi Aroa]]n Flandriako hirien aberastasun-iturri nagusia) izan ziren iraultza hartako oinarri nagusiak. Industriak bultzada handia izan zuen [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, eta beheraldi bat gero, [[1950eko hamarkada]]n, baina [[1957]]an [[Europako Ekonomia Erkidegoa]]n ([[Europar Batasuna]], gaur egun) sartzeak eta inbertsioa sustatzeko gobernuak bultzatu zituen ekimenek berriro suspertu zuten.
 
[[Fitxategi:Ougree_16.jpg|thumb|Labe garaiak, [[Ougrée]]n, [[Meuse|Mosa]] ibaiaren ertzean, [[Lieja]]tik hurbil.]]
Ikatz ekoizpenak sustatuta, garrantzi handiko siderurgia izan du oraintsu arte. Burdin eta altzairu asko ekoizten du, erdia baino gehiago kanpora saltzeko. [[Ehungintza]]k —garrantzi handiko jarduera, Erdi Aroaz geroztik— [[kotoi]]a, [[artile]]a, [[Linum usitatissimum|lihoa]] eta [[ehun sintetiko]]ak ekoizten ditu, batez ere Brujas, Brusela, Linburgo, Gante, Lieja, [[Kortrijk]] eta [[Malinas]]en. XX. mendearen bukaeran 46.000 tona kotoizko ehun, 32.000 tona artilezko ehun eta 38.000 tona [[raion]] eta zetazko oihal ekoizten ziren urtean.