«Anglosaxoi»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Britain peoples circa 600.png|thumb|250px|[[Britania|Britainiako]] herrialdeak [[600]]. urte inguruan.]]
'''Anglosaxoiak''' [[V. mendea|V. mendetik]] aurrera [[Britania|Britainiaren]] hegoalde eta ekialdea eraso eta bereganatu zuten hainbat [[Antzinako germaniarrak|germaniar herrialderen]] nahastetik sortutako populazioa izan ziren. Anglosaxoien aroa tribu horien hasierako asentamendutik [[Ingalaterra]]ren sorreraraino doa, hau da, 550. urte ingurutik 1066. urtera.
 
[[Juto]], [[anglo]] eta [[saxoi]]ek gaur egun [[Ingalaterra]] den lurraldea inbaditu eta biztanle berri hauei guztiei anglosaxoi izendapen orokorra ezarri zitzaien. Herrialde hauek euren arteko akordio batera iristeko gaitasun eza zela eta, elkarren artean etsaitu egin ziren, hortaz erresuma edo estatu independenteak sortu zituzten, denborarekin erreinu txikiak desagertu eta azkenean zazpi erresuma geratu zirelarik. Zazpi erreinu anglosaxoi horiek izendatzeko [[Heptarkia]] hitza erabiltzen da. Denek bat egitea lortu zuen erregea [[Egberto Wessexkoa]] izan zen. Aurrerago [[danimarka|daniarrek]] anglosaxoiak menderatu zituzten.