Anfora panatenaiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Panathenaic amphora BM B610.jpg|thumb|[[Atena|Atenea]] jainkosaren irudikapena [[Italia]]ko Kapua hirian aurkitutako K. a. 332-331ko anfora panatenaiko batean [[British Museum]]a.]]
'''Anfora panatenaikoa''' [[zeramika]]zko ontzi handi mota bat da, [[Panatenastarrak|joko panatenaikoetan]] sari bezala ematen zen olioa zuena. Bere edukiera, 40 litro ingurukoa zen eta 60 eta 70 zentimetro arteko altuera zuen. Barnean zeraman oliba [[olio]]a, [[Atenasko Akademia]]n zegoen [[Atena]]ren olibadi sakratutik lortzen zen. Anfora panatenaikoak forma bereizgarri bat zuen: helduleku finak, lepo eta oinarri estuak, arrautza formako erdialdea, eta, modu estandarrean, irudi beltzen teknikarekin apainduta zeuden. Horrela apaintzen jarraitu zen, teknika hau erabiltzen utzi eta askoz geroago arte. [[Atena Promakos]] jainkosa irudikatzen zen (Atena jainkosaren irudikapena gudua gidatzen), zutabeen artean, lantza bat zeramala eta [[egida]] eramanez ontziaren alde batean, eta, bestean, saria ematen zen lehiaketaren irudikapena (adibidez, oinezko lasterketa). Atenaren ondoan ''τον αθενεθεν αθλον'' "Atenaseko sari"(etako bat) inskripzioa agertzen da. Batzuetan, zutabeen tontorrean pausatuta dauden oilarrak irudikatuta agertzen dira. Honen esangura, oraindik ez da ezagutzen. Anfora berantiarrenetan, urte horretako [[arkonte]]aren izena idatzia dago, eta, beraz, anfora hauek iturri arkeologiko oso baliotsuak bihurtzen dira.
[[Fitxategi:Panathenaic amphora BM B130.jpg|thumb|leftezkerrera|200px|Burgon Anfora K. a. 565-560koa [[British Museum]]a.]]
Anforak, [[estatu]]ak enkargatzen zizkien uneko buztingintza lantegi hoberenei kopuru handian. Bere forma estandarra [[K. a. 530eko hamarkada|K. a. 530ean]] ezarri zen. Anfora panatenaikoaren adibiderik goiztiarrena Burgon Anfora da, [[British Museum]]ean dagoena. Bertan, Atenaren hontza anforaren lepoan uzkurtua irudikatzen da, eta, atzealdean, bi zaldiko gurdia. Hau, [[K. a. 560ko hamarkada|K. a. 566an]] eginiko jokoen berrantolaketaren aurrekoa izateagatik izan daiteke, ez baita ekitaldi atletiko bat.