Andrea Mantegna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Andrea Mantegna''' ([[Isola di Carturo]], [[1431]] - [[Mantua]], [[1506]]ko [[irailaren 13]]a) [[italia]]r margolari eta grabatzailea izan zen. Italiako [[Pizkunde]]ko artista gailenetako bat izan zen. Bere freskoetako giza irudiak adierazkortasun bizikoak dira, eta gotikoko gorputz luzaxken ordez gorputza bere neurrian margotu zuen aurrenetakoa izan zen. Koloreak maisutasunez erabili zituen, eta jantzietako eta arkitekturako xehetasun guztiak agertu ohi zituen.
 
== Bizitza ==
27. lerroa:
''Zesarren garaipena'' ([[1486]] inguru, Hampton Court Palace, [[Ingalaterra]]) izeneko bederatzi mihiseko margolan sailak Mantegnaren artearen azkenaldia iragartzen du. Lan honetan antzinatea eta mundu klasikoa ohoratu nahi izan zituen, eta, ohi zuenaren kontra, ez zuen kolore hotzik erabili, margo baten tonu ezberdinen nahastura bat baizik.
 
[[1489]]an [[Erroma]]n izan zen, Belvedereko kapera (gaur egun desagertua) dekoratzen, [[Inozentzio VIII.a]] aita santuak eskatuta. Hurrengo urtean Mantuara itzuli zenean, lan asko egin zituen Frantzisko Gonzaga eta Isabella d'Este printze-printzesa berrien eskariz: [[Marmirolo]]ko etxearen dekorazioa; ''Madonna della Vittoria'' ([[1495]], [[Louvre]]); ''Pala Trivulzio'' ([[1497]], Castello Sforzesco, Milan).
 
Azkenaldi hartan, baina, Palazzo Ducaleko gela txiki bat dekoratzen eman zuen denbora gehiena. Gela horretan Italiako artista hoberenen lanak biltzen saiatu zen Isabella. Ordukoak ditu ''Parnaso'' ([[1497]], Louvre) eta ''Trionfo della Virtù'' ([[1502]], Louvre), besteak beste. Baina garai horretako lanik adierazgarrienak, kolore bakarrez eta fintasun eta zehaztasun harrigarriaz eginak, [[Biblia]]ko zenbait pasartez egin zituen margolan miresgarriak dira, gaur egun hainbat museotan banatuak. Lan horietan harmonia osoa erakutsi zuen Pizkundeko ideiekiko, hizkuntza ametsezko bezain errealista baten bidez antzinateko mitoei buruzko zaletasuna gauzatu, eta zehaztasun eta neurri guztiz klasikoez irudi gogor lehorren ikuspegi zurruna eman zuen.
 
== Mantegnaren margokera ==
Mantegnaren estiloak bi oinarri nagusi izan zituen: batetik Paduako bere maisu Squarcioneren ''gauza zaharrekiko'' zaletasuna, bereziki, eta, bestetik, Paduan 1430-1460 urteetan izan ziren [[toscana]]r artistak ([[Andrea del Castagno]], [[Paolo Uccello]], [[Fra Filippo Lippi]], [[Donatello]]).
 
[[Piero della Francesca]] [[Ferrara]]n izan zen [[1449]]an, eta ''San Lukasen poliptikoa''-k, adibidez, bi artisten harremana salatzen du, erabilitako kolore argiengatik. Ferraran zela, bestalde, flandriar pintoreen obrak ezagutu zituen ([[Roger van der Weyden]]). Gero, [[Venezia]]n izan zen, eta [[Jacopo Bellini|Jacopo]] eta [[Giovanni Bellini]] ezagutu zituen han.
 
Mantuan antzinako gauzak eta lanak aztertzen zituzten jakintsuen artean murgildu zen. Toscanan [[Benozzo Gozzoli]]ren lana eta grabatuekiko zaletasuna gorde zuen. Antzinateari buruz zuen ikuspegia ez zen aldatu Erroman izan ondoren ere, hain zuen barneratua. Horren froga garbia da ''Garaipenak'' sailaren estilo batasuna, Erromako egonaldiaren aurretik eta ondoren egina izan arren. Azken urteetan bere baitara bildu zen, kontuan hartu gabe belaunaldi berria: [[Leonardo da Vinci]], [[Giorgione]], [[Michelangelo]], Gozzoli.
43. lerroa:
{{commonskat}}
{{bizialdia|1431ko|1506ko|Mantegna, Andrea}}
 
[[Kategoria:Andrea Mantegna| ]]