Andrea Camilleri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
Maila handiko artisautzarako dohain horiek dira, [[italiera]] eta [[siziliera]] nahasiz erabiltzen duen hizkerarekin batera, haren literaturgintzaren arrakastaren oinarria; gainera, haren lanak ez dira inola ere konpromisorik gabeak, ironiaz argitzen baititu [[Sizilia]]ren iragan urrun eta hurbileko historiako hainbat gertakari.
 
[[1978]]an argitaratu zioten lehen [[eleberri]]a, ''Il corso delle cose'' —berez, hamar urte lehenago idatzia—, baina arrakasta txikiagoa izan zuen; bi urte geroago, [[1980]]an, ordea, bere lehen literatura saria irabazi zuen Siziliako [[Gela]] hirian, [[Garzanti]] argitaletxeak plazaratutako ''Un filo di fumo'' liburuarekin; [[XIX. mendea]]ren bukaera eta [[XX. mendea]]ren hasiera bitartean eta Siziliako Vigata hiri asmatuan girotuta idatzi dituen liburu ugarietako lehena izan zen. Hamabi urteko etenaldiaren ondoren, [[1992]]an berriz ekin zion idazteari eta ''La stagione della caccia'' argitaratu zuen [[Sellerio]] Editore argitaldariarekin. Orduan hasi zen haren arrakasta: egun ere haren liburuak hainbat aldiz berrargitaratzen dira, batez beste 60.000 aletik gora saltzen baitira. Dena den, kritikari guztiak ez datoz bat haren liburuak epaitzean, zenbaitek errepikakorrak direla uste baitute.
 
[[1994]]an, ''La forma dell'acqua'' argitaratu zuen, [[Montalbano komisarioa]]ren lehen polizia eleberria, eta orduantxe iritsi zitzaion arrakastarik handiena; [[1995]]etik [[2003]]ra fenomenoa handituz joan zen, batez ere [[1998]]tik aurrera, [[RAI]] Montalbanori buruzko telesail ospetsu bat ekoizten hasi zenean, [[Luca Zingaretti]] aktorea izanik protagonista nagusia.
 
Euskaraz, [[2011]]n kaleratu zen lehen aldiz haren liburu bat, ''[[Gauaren usaina]]'' (''L'odore della notte''), [[Josu Zabaleta]]k itzuli eta [[Erein]]ek argitaratua.