Uxueko Andre Mariaren eliza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
24. lerroa:
[[Habearte|Nabe]] gotiko zabala, [[koru]] gotikoa eta hiru [[abside]] erromaniko ditu. Erdikoak arku erromaniko interesgarriak ditu, aldiz alboko biek [[kapitel]] bitxiko [[zutabe]] nabarmenak eta arkupe itsuko leihoak dituzte.
 
Eraikinaren barnean artelan ugari daude. Guztien artean, burdinezko artisaulanen atzean, [[Uxueko Ama Birjina]] nabarmentzen da, [[1190]]. urte aldera egina eta [[XIV. mendea]]n [[zilar]]rez estalitako Nafarroako irudi erromaniko bikaina. Eliza honetan [[Karlos II.a Nafarroakoa|Karlos II.a ''Gaiztoa'']] erregearen bihotza ere gordetzen da, bere erregealdian zehar tenpluaren zati gotikoa eraiki eta eliza erronda pasabide eta almenadun dorrez inguratu zen, gaur egun arte haietako biek iraun ahal izan dute: Lau Haizeena eta Tontorrena.
 
Elizak hegoalderuntz begira dagoen behatoki bat du, bertatik [[Nafarroako Erribera]]ko zati handi baten ikuspegi bikainaz goza daiteke.