Anastasio IV.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
'''Anastasio IV.a'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0129.pdf |izenburua= 129. araua: Aita santuen izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]}}</ref> ([[Erroma]], [[1073]] inguru - † ''ibidem.'', [[1154]]ko [[abenduaren 3]]a) [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoaren]] 168. [[Aita santu|Aita Santua]] izan zen [[1153]] eta [[1155]] urteen bitartean.
 
Hasierako urteak ez ditugu garbi; [[Avignon]]go Saint-Rufeko agustindar mojeen monastegiko abade izan zen agian, edo klero sekularreko kide. [[1121]]az geroztik, behintzat, San Pastorreko kardinal presbitero bezala aitatzen dute eta, [[1126]]an, agian osaba zuen [[Honorio II.a]]k Santa Sabinako kardinal gotzain egin zuen. Horrela hartu zuen parte [[1130]]eko [[konklabe]]an eta Anakleto II.a antipapa izango zenaren aurka egin zuen gogor, [[Inozentzio II.a]]ren aldeko izan baitzen. [[Inozentzio II.a]]k [[Frantzia]]n erbesteratu behar izan zuenean, Conrado di Suburra bere bikario izan zen [[Erroma]]n. Postu horretan jarraitu zuen [[Zelestino II.a]], [[Luzio II.a]] eta [[Eugenio III.a]] aitasantuen garaian ere.
 
Aitasantu egin zuten [[1153]]ko [[uztailaren 12]]an eta, bere agintaldi motz hartan, gero [[Adrian IV.a]] aitasantua izango zen Nicolás Breakspeare izan zuen aholkulari.
 
[[Agriparen Panteoia]]ren errestaurazioa agindu zuen, San Joan Jerusalemgoko [[Maltako Ordena]]ri probilegioak eman zizkion. Izendapen episkopalek sortzen zituzten ika-mikekin amaitu zuen eta aurreko haserreak ere konpondu zituen. Amaitu ziren [[Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa]]rekin Magdeburgoko gotzaina izendatzeagatik aspalditik zituen gorabeherak eta baita [[Zistertar]]ek Yorkeko diozesiaren inguruan zituztenak ere.
 
[[Malakias Armaghekoa]]ren profezietan ''Abbas suburranus'' deitu zitzaion, (''Suburrako abadea'')
22. lerroa:
 
{{bizialdia|1073ko|1154ko|Anastasio IV.a}}
 
[[Kategoria:Aita santuak]]