Anaerobio fakultatibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
[[Anaerobio hertsi]]en aldean, beraz, anaerobio fakultatiboak oxigenoarekin bizi daitezke. Ingurugiroan oxigenoa bada, [[arnasketa]] aerobioa burutzen dute, [[ATP]] lortuz. Oxigenorik ezean, beste [[molekula]] batzuk erabiltzen dituzte [[elektroi]]en azken hartzaile moduan: molekula inorganiko oxidatuak (NO<sub>3</sub><sup>-</sup>, SO<sub>4</sub><sup>2-</sup>, CO<sub>2</sub>...) -[[arnasketa anaerobio]]a burutuz- edo materia organikoa -[[hartzidura]]k eginez-.
 
[[Bakterio]] ugari eta hainbat [[legamia]] anaerobio fakultatiboak dira. Baita uretan bizi diren [[ornogabe]] gutxi batzuk ere.
 
Fakultatiboak izan arren, mikrobio hauek -aukeran- oxigenoa erabiltzeko joera dute, arnasketa aerobioaren bidez energia gehiago lotzen dutelako ([[Pasteur efektua]]) arnasketa anaerobio edo hartziduren bidez baino.
 
Bakterioen artean, batzuk aipatzearren, [[Staphylococcus]], [[Streptococcus]], [[Escherichia coli]], [[Listeria]], [[Salmonella]] eta [[Vibrio]], besteak beste, fakultatiboak dira. Baita [[Saccharomyces]] generoko legamia batzuk ere.
 
Bakterio anaerobio fakultatiboak [[hazkuntza-ingurune|hazkuntza-inguru]] likido batean goiko aldean zein saiodiaren hondoan hazi daitezke (''ikusi irudia'').