Estatistika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
definizioaren erreferentziak
tNo edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Matematika}}
[[Fitxategi:Loess curve.svg|thumb|300px|'''Estatistikak''' [[datu (argipenaestatistika)|datuetan]] dauden joerak eta erregulartasunak bilatzen eta zehazten ditu, natura eta giza fenomenoak argitze aldera. Irudian, errealitatetik jasotako datu-multzo bati estatistika-teknika batez egokitutako lerroa.]]
 
'''Estatistika''' [[matematika]]ren adar bat da, [[datu-multzo (estatistika)|datuak]]ak biltzeaz, sailkatzeaz, aztertzeaz, interpretatzeaz eta aurkezteaz arduratzen dena.<ref name=Dodge>{{en}} Dodge, Y. (2006) ''The Oxford Dictionary of Statistical Terms'', Oxford University Press. {{isbn|0-19-920613-9}}</ref><ref>{{erreferentzia | hizkuntza = en | izena = Jan-Willem | abizena = Romijn | urtea = 2014 | izenburua = Philosophy of statistics | argitaletxea = Stanford Encyclopedia of Philosophy | url=http://plato.stanford.edu/entries/statistics/}}</ref> Helburutzat du datu horien baitan dauden erregulartasunak eta erlazioak hautematea, horietarako [[eredu (argipena)|ereduak]] eratzea, iragarpenak egitea, konklusio zehatzak ematea, eta erabaki egokiak hartzea. Labur, estatistikaren helburua da jasotako datuetatik informazio baliagarria eskuratzeko teknikak garatu eta aplikatzea. Horretarako, [[matematika]], [[probabilitate teoria]] eta [[erabaki-teoria]] oinarritzat hartzen ditu. Estatistikaren teknikak maila bitan erabiltzen dira: [[estatistika deskribatzaile]]an teknika sinple eta errazak erabiltzen dira datuak irudikatu eta laburtzeko; [[inferentzia estatistiko]]ak, berriz, azterketa konplexuago eta zorrotzagoa egiten du, datuak eredu matematiko batera egokitu eta berarekin duten [[errore estatistiko]]a neurtuz, [[probabilitate]] kontzeptuan oinarrituz horretarako. Egun funtsezko metodologia da ikerketa zientifikoan eta alor guztietan zabaltzen da bere erabilera, hala nola [[ekonomia]]n, [[medikuntza]]n, [[soziologia]]n eta [[meteorologia]]n. Hala ere, erabilera oker batengatik estatistika manipulazio eta erroreen iturburua izan da sarri; hori dela eta, estatistikaren emaitzak behar bezala interpretatzeko garrantzitsutzat jotzen dira estatistikaren [[dibulgazio|jendarteratzea]] eta estatistika-hezkuntza zorrotza, estatistika teknikak eta horietarako programa informatikoen aukerak tentuz baliatzeko.
 
Beste alde batetik, ''estatistikak'' terminoa edonolako datu multzoak, baina gehienetan erakunde publikoek argitaratutako datu ofizialak, adierazteko ere erabili ohi da (langabetuen estatistikak eta osasun estatistikak, esaterako). Estatistika ez da, ordea, datuak jasotzera mugatzen, harago doa eta datuen azterketarako metodologia ere hartzen du bere baitan.